Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

27. zk., 2025eko otsailaren 10a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
640

EBAZPENA, 2025eko urtarrilaren 28koa, Hezkuntza Politiketako sailburuordearena, zeinaren bidez argitara ematen baitira 2024ko ekainaren 4ko Aginduaren babesean emandako dirulaguntzak, jendeak horren berri izan dezan.

2024ko ekainaren 14an argitaratu zen Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian Hezkuntzako sailburuaren 2024ko ekainaren 4ko Agindua, EAEko Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko itunpeko ikastetxe pribatuentzako dirulaguntzen deialdia egin zuena, STEAM hezkuntzarako berrikuntza-proiektuak gara ditzaten 2024-2025 ikasturtean.

Hezkuntza Politiketako sailburuordeak deialdiaren behin betiko ebazpena eman duenez, bidezkoa da ebatzitako laguntzen informazioa argitaratzea, jendeak horren berri izan dezan, aipatutako aginduaren 13. artikuluan ezarritakoari jarraituz.

Horregatik, hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea, jende guztiak horren berri izan dezan, Hezkuntzako sailburuaren 2024ko ekainaren 4ko Aginduaren babesean emandako dirulaguntzen onuradunen zerrenda. Agindu horren bidez, EAEko Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko itunpeko ikastetxe pribatuei dirulaguntzak emateko deialdia egin zen, STEAM hezkuntzarako berrikuntza-proiektuak gara ditzaten 2024-2025 ikasturtean. Dirulaguntzen onuradunak honi atxikitako eranskinean zerrendatuta daude.

Vitoria-Gasteiz, 2025eko urtarrilaren 28a.

Hezkuntza Politiketako sailburuordea,

LUCÍA TORREALDAY BERRUECO.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala