Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

27. zk., 2025eko otsailaren 10a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
639

EBAZPENA, 2025eko urtarrilaren 27koa, Hezkuntza Politiketako sailburuordearena, zeinaren bidez argitaratzen baitira 2024ko uztailaren 23ko Aginduaren babesean emandako dirulaguntzak, jendeak horren berri izan dezan.

2024ko irailaren 2ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen Hezkuntzako sailburuaren 2024ko uztailaren 23ko Agindua, zeinaren bidez deialdia egiten baita udal-titulartasuneko musika-eskolei dirulaguntzak emateko.

Hezkuntzako sailburuordeak eman du deialdiaren ebazpena, eta jakinarazi zaie interesdunei. Behin hori eginda, onartutako laguntzak argitara eman behar dira, jende guztia jakinaren gainean egon dadin, hala xedatuta baitago agindu horren 17.5 artikuluan.

Horrenbestez, hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea Hezkuntzako sailburuaren 2024ko uztailaren 23ko Aginduaren babesean emandako dirulaguntzen onuradunen zerrenda (eranskinean dagoena), jende guztia jakinaren gainean egon dadin. Agindu horren bidez deialdia egiten zen dirulaguntzak emateko udal-titulartasuneko musika-eskolei.

Vitoria-Gasteiz, 2025eko urtarrilaren 27a.

Hezkuntza Politiketako sailburuordea,

LUCÍA TORREALDAY BERRUECO.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala