Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

27. zk., 2025eko otsailaren 10a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LEHENDAKARITZA
635

4/2025 DEKRETUA, otsailaren 3koa, lehendakariarena, Enplegu Politika Publikoen Euskal Kontseiluko ordezkariak izendatzeko dena.

Enpleguaren abenduaren 21eko 15/2023 Legearen bitartez, Enplegu Politika Publikoen Euskal Kontseilua eratu eta arautu zen, Euskal Autonomia Erkidegoko administrazioak enpleguaren arloan koordinatzeko, parte hartzeko eta lankidetzan aritzeko organo gorena izateko.

Aipatutako legearen 70. artikuluko 1. atalean ezarritakoaren arabera, Enplegu Politika Publikoen Euskal Kontseilua lehendakariak, Eusko Jaurlaritza ordezkatuz, izendatutako hamabi kidek osatuko dute. Kide horiek Eusko Jaurlaritza, foru-aldundiak eta udalerriak ordezkatuko dituzte, banaketa honen arabera:

a) Eusko Jaurlaritza ordezkatzen duten sei kide; haien artean egongo dira, betiere, enplegu, hezkuntza, inklusio eta lehiakortasunaren arloetan eskumena duten sailen titularrak eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoko zuzendari nagusia.

Ordezkaritza osatu arteko gainerako kideak enpleguaren arloan eskumena duen saileko goi-karguak izango dira, eta sailaren titularrak proposatuta izendatuko dira.

b) Hiru foru-aldundietako bakoitza ordezkatzen duen kide bat, diputatu-mailakoa.

c) Hiru kide, udalerriak ordezkatuz, ezarpen handiena duen euskal udalerrien elkarteak proposatuta.

Izendapen horrek tamaina guztietako udalerrien ordezkaritza bermatuko du; hortaz, udal-ordezkariek 10.000 biztanletik beherako udalerrietako hautetsiak, 10.000 biztanletik 50.000 biztanlera bitarteko udalerrietakoak eta 50.000 biztanletik gorako udalerrietakoak izan beharko dute.

70. artikuluko 2. atalean ezarritakoarekin bat etorriz, enpleguaren arloan eskumena duen sailaren titularra izango da Enplegu Politika Publikoen Euskal Kontseiluko lehendakaria.

Halaber, artikulu bereko 3. atalak ezarritakoaren arabera, kideak izendatzerakoan, gizonen eta emakumeen presentzia orekatua sustatuko da; nolanahi ere, karguarengatik kide izatea dagokien guztiak kide izango dira.

Euskadiko Toki Erakundeei buruzko apirilaren 7ko 2/2016 Legearen Hirugarren Xedapen Gehigarriaren 5. puntuan xedatutakoari jarraikiz, 2023ko urriaren 11ko Aginduaren bitartez, Euskadiko Udalen Elkartea – Asociación de Municipios Vascos elkartea izendatu da Euskal Autonomia Erkidegoko lurralde-eremuan ezarpen handiena duen udal-elkarte.

Euskadiko Udalen Elkartea – Asociación de Municipios Vascos elkartearen Batzorde Betearazleak erabaki du lehendakariari euskal udalerrietako hiru ordezkari proposatzea, lehendakariak Enplegu Politika Publikoen Euskal Kontseilua osatzeko kide izateko izenda ditzan.

Enpleguaren abenduaren 21eko 15/2023 Legearen 70.1 artikuluak eta Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 8 m) eta n) artikuluek ematen dizkidaten ahalmenen babesean,

XEDATZEN DUT:

1. artikulua.– Pertsona hauek Enplegu Politika Publikoen Euskal Kontseiluko kide izendatzea, Eusko Jaurlaritzaren ordezkari gisa:

– Miguel Torres Lorenzo jauna, Ekonomia, Lan eta Enpleguko sailburua, zeinak bere gain hartuko baitu Enplegu Politika Publikoen Euskal Kontseiluaren lehendakaritza, Enpleguaren abenduaren 21eko 15/2023 Legearen 70.2 artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

– Mikel Jauregui Letemendia jauna, Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburua.

– María Begoña Pedrosa Lobato andrea, Hezkuntzako sailburua.

– Francisco Pedraza Moreno jauna, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoko zuzendari nagusia.

– Elena Pérez Barredo andrea, Laneko eta Gizarte Segurantzako sailburuordea.

– Alfonso Gurpegi Ruiz jauna, Enplegu eta Gizarteratzeko sailburuordea.

2. artikulua.– Pertsona hauek Enplegu Politika Publikoen Euskal Kontseiluko kide izendatzea, foru-aldundien ordezkari gisa:

– Cristina González Calvar andrea, Arabako Foru Aldundiko Enplegu, Merkataritza eta Turismo Sustapenaren eta Foru Administrazioaren Saileko foru-diputatua.

– Teresa Laespada Martínez andrea, Bizkaiko Foru Aldundiko Enplegua, Gizarte Kohesioa eta Berdintasuna Sustatzeko Saileko foru-diputatua.

– Irune Berasaluze Lazkano andrea, Gipuzkoako Foru Aldundiko Gobernantza foru-diputatua.

3. artikulua.– Pertsona hauek Enplegu Politika Publikoen Euskal Kontseiluko kide izendatzea, udalerrien ordezkari gisa:

– Concepción Claver Zurro andrea, Bilboko zinegotzia.

– Nerea Bengoa García de Cortazar andrea, Legutioko alkatea.

– Iker Urkiza Quilez jauna, Durangoko zinegotzia.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA

Dekretu honek sinatzen den egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA

Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara bedi, jende guztiak honen berri izan dezan.

Vitoria-Gasteizen, 2025eko otsailaren 3an.

Lehendakaria,

IMANOL PRADALES GIL.


Azterketa dokumentala