
27. zk., 2025eko otsailaren 10a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (136 KB - 3 orri.)
- EPUB (104 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Prestatu eta trebatzeko ikastaroak
HEZKUNTZA SAILA
634
EBAZPENA, 2025eko urtarrilaren 22koa, Euskararen eta Hizkuntzen Ikaskuntzarako Institutuaren zuzendariarena, zeinaren bidez izendatzen baitira Irakaskuntzako hizkuntza-eskakizunetarako lurraldeetako azterketa-batzordeetako kideak.
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 1994ko urtarrilaren 10eko Aginduaren 12. artikuluaren arabera, azterketa-batzordeei dagokie irakaskuntzako hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko probak pasatu eta balioestea. Horiek horrela, ebazpen honen xedea da azterketa-batzordeak izendatzea.
Horregatik guztiagatik, hau
XEDATZEN DUT:
1. artikulua.– Ebazpen honen xedea da irakaskuntzako hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko probetarako azterketa-batzordeetako kideak izendatzea 2025ean egingo diren deialdietarako.
2. artikulua.– Arabako azterketa-batzordea kide hauek osatuko dute:
Amondarain Ipiña, Gaizka
Erauskin Olanga, Josune
Iztueta Azurmendi, Ibai
Lakarra Andrinua, Ander
Leunda Iztueta, Mikel
Martinez de la Hidalga, Gillen
Ruiz de Azua Ormaza, Urtzi
Ochoa Alonso, Aitziber
Sarasketa Goienola, Ane
Sobrino Lopez, Maialen
Zabala Gandarias, Ibai
3. artikulua.– Bizkaiko azterketa-batzordea kide hauek osatuko dute:
Aldekoa-Otalora Agirre, Alex
Angulo Baron, Amaia
Aristondo Barreras, Iñaki
Aristondo Barreras, Itziar
Ariztimuño Gutierrez, Gotzone
Bartra Arenas, Oihana
Cabañas Gaubeka, Arkaitz
Egiguren Ruiz, Agurtzane
Elorriaga Ayesta, Amaia
Erdozia Leturia, Olatz
Erkizia Otegi, Irati
Etxeberria Egia, Ione
Galarraga Zuazo, Ageda
Guijarrubia Garcia, Nerea
Ituarte Zarragoikoetxea, Maria Elisa
Iturrioz Rubio, Pedro
Lagoma Pombar, Erika
Lasa Barandiaran, Jose Ignacio
Leniz Bidaburu, Irati
Macho Aguillo, M. Gemma
Melgar Aguirre, Alaitz
Ramos Villanueva, Gregorio
Ruiz de Eguino Begoña, Maite
Saenz de Viteri Ugarriza, Iraia
Sarria Alvarez, Sandor
Sanjuan Manso, Enara
Santisteban Mendizabal, Eider
Urrutia Martinez, Batirtze
4. artikulua.– Gipuzkoako azterketa-batzordea kide hauek osatuko dute:
Agirreazaldegi Rekondo, Ainhoa
Arregi Artola, Maider
Artola Azkue, Amaia
Delgado Rozas, Josu
Epelde Arana, Eli
Epelde Pagola, Imanol
Garmendia Barrenetxea, Maddi
Ibero Urbieta, Idoia
Laskurain Ibarluzea, Sorkunde
Linazisoro Orella, Xabier
Mitxelena Larreta, Olatz
Osinalde Vidal, Asier
Sarasua Maritxalar, Xabier
Serrano Lasa, Asier
Telleria Mujika, Amaia
5. artikulua.– Ebazpen hau argitaratu ondoren IRALEko irakastegietan lanean hasten diren irakasleak ere gaituta egongo dira irakaskuntzako hizkuntza-eskakizunen batzordekideen lanak egiteko.
6. artikulua.– Ebazpen honen 2., 3. eta 4. artikuluetan aipatzen diren lurraldeetako azterketa-batzordeak bi urterako izendatuta geratzen dira, hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen direnetik aurrera. Izendapen hori luzatu ahal izango da. Epea amaitutakoan, aztertzaileek batzordeko kide izaten jarraituko dute behin-behinean, harik eta azterketa-batzorde berriak izendatzen diren arte.
7. artikulua.– Azterketa-batzorde bateragileko buruak lurralde bateko batzordekideak beste lurralde batera esleitu ahal izango ditu.
8. artikulua.– Azterketa-batzordeetako kideek beharrezkoa den isiltasuna gordeko dute batzordearen jardueren inguruan eta ez dute hirugarren pertsonarik informatuko azterketekin lotutako barne-gaiez (lanketa, materialak, zuzenketa, kalifikazioak, etab.). Artikulu honetan ezarritakoa ez betetzea falta astuna izango da.
9. artikulua.– Ahalmena ematen zaie lurraldeetako azterketa-batzordeen hiru buruei, egin behar den lana kideen artean bana dezaten, azterketa-batzorde bateragileak ezartzen dituen irizpideen arabera.
AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA
Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.
AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA
Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko urtarrilaren 22a.
Euskararen eta Hizkuntzen Ikaskuntzarako Institutuaren zuzendaria,
JOSUNE ZABALA ALBERDI.
RSS