Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

27. zk., 2025eko otsailaren 10a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Prestatu eta trebatzeko ikastaroak

HEZKUNTZA SAILA
633

EBAZPENA, 2025eko urtarrilaren 22koa, Euskararen eta Hizkuntzen Ikaskuntzarako Institutuaren zuzendariarena, Irakaskuntzako hizkuntza eskakizunetarako azterketen Ebaluazio Batzorde Bateragilea izendatzen duena.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 1994ko urtarrilaren 10eko Aginduaren 12. artikuluak ezarritakoaren ildotik, irakaskuntzako hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko azterketen Ebaluazio Batzorde Bateragilea izendatzea da ebazpen honen xedea.

Horregatik, hizkuntza-eskakizunen azterketak garaiz eta zuzen antolatu ahal izateko, hau

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– Ebazpen honen bidez Irakaskuntzako Hizkuntza Eskakizunetarako Azterketen Ebaluazio Batzorde Bateragilea izendatzen da.

2. artikulua.– Batzorde Bateragilea kide hauek osatuko dute:

– Garazi Urra Errasti andrea, lehendakaria.

– Josune Erauskin Olanga andrea, Arabako azterketa-batzordearen burua.

– Alex Aldekoa-Otalora Agirre jauna, Bizkaiko azterketa-batzordearen burua.

– Amaia Artola Azkue andrea, Gipuzkoako azterketa-batzordearen burua.

3. artikulua.– Azterketa Batzorde Bateragilerako ordezkoak hauek dira: lurraldeetako azterketa-batzordeetan idazkari-lanak egiten dituzten aztertzaileak.

4. artikulua.– Batzorde Bateragilea da hizkuntza-eskakizunen azterketa guztien arduradun, Hezkuntza Sailak horretarako eman dituen arauzko erabakien ildotik. Era berean, lurraldeko batzordeburuei dagokie Azterketa Batzorde Bateragilearen xedapenak beren lurraldean ezartzea eta lurralde horretako azterketa-prozeduraz arduratzea.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA

Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara eman eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA

Ebazpen honen aurka gorako errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, berau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2025eko urtarrilaren 22a.

Euskararen eta Hizkuntzen Ikaskuntzarako Institutuaren zuzendaria,

JOSUNE ZABALA ALBERDI.


Azterketa dokumentala