
27. zk., 2025eko otsailaren 10a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (97 KB - 1 orri.)
- EPUB (100 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Oposaketak eta lehiaketak
LEHENDAKARITZA
628
EBAZPENA, 2025eko urtarrilaren 27koa, Koordinazioaren eta Proiektu Estrategikoen idazkari nagusiarena, Lehendakaritzan hutsik dagoen lanpostu bat izendapen askez betetzeko deialdi publikoa bete gabe uzten duena.
Euskal Enplegu Publikoari buruzko abenduaren 1eko 11/2022 Legearen 102.2.d) artikuluan eta Lehendakaritzaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen azaroaren 26ko 388/2024 Dekretuaren 9.2 g) artikuluan agindutakoarekin bat etorriz, Koordinazio eta Gizarte Komunikazioko idazkari nagusiaren 2024ko azaroaren 29an emandako ebazpeneko hirugarren oinarrian ezarritakoaren arabera (2024ko abenduaren 19ko EHAA, 246 zk.), eta Enplegu Publikoaren Zuzendaritzak aldeko txostena eman ondoren, hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Bete gabe uztea goi-kargudunaren idazkari lanpostu hau: Kabinete Zuzendaritzakoa, 520010 zenbakiko kodea, 121 dotazioa.
Bigarrena.– Ebazpen honek amaiera emango dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio ebazpena eman duen organo berari hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa ere aurkeztu ahal izango zaio Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari bi hilabeteko epean, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko urtarrilaren 27a.
Koordinazioaren eta Proiektu Estrategikoen idazkari nagusia,
MIKEL IRIONDO BILBAO.
RSS