
27. zk., 2025eko otsailaren 10a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (132 KB - 2 orri.)
- EPUB (113 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
HEZKUNTZA SAILA
625
AGINDUA, 2025eko urtarrilaren 29koa, Hezkuntzako sailburuarena, 2024ko uztailaren 23ko Agindua aldatzen duena, zeinaren bidez praktiketako funtzionario izendatu baitziren Hezkuntzako sailburuaren 2022ko abenduaren 19ko Aginduaren bidez deitutako hautaketa-prozeduretan hautatutako izangaiak. Aldaketaren bidez, Alberto Javier Juarez Nogales jauna, Iñigo Arrospide Garmendia jauna, Mikel Barrenetxea Golzarri jauna eta Rebeca Leciñana Bocanegra andrea izendatuen zerrendatik kanpo uzten dira, ez dituztelako betetzen 2022ko abenduaren 19ko Aginduan eskatutako betekizunak.
AURREKARIAK
Alberto Javier Juarez Nogales jauna, Iñigo Arrospide Garmendia jauna, Mikel Barrenetxea Golzarri jauna eta Rebeca Leciñana Bocanegra andrea hautatuak izan ziren Euskal Autonomia Erkidegoko irakasleen kidegoetan aldi baterako enplegua egonkortzeko lehiaketa-oposizio bidez sartzeko eta aipatutako kidegoetan ohiko lehiaketa-oposizio bidez sartzeko eta horra iristeko Hezkuntzako sailburuaren 2022ko abenduaren 19ko aginduaren bidez (2022ko abenduaren 28ko EHAA) deitutako hautaketa-prozesuetan. Zehazki, espezialitate eta txanda hauetan hautatuak izan ziren:
Alberto Javier Juarez Nogales jauna: Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Kidegoko Instalazio Elektroteknikoak, txanda irekia.
Iñigo Arrospide Garmendia jauna: Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Kidegoko Gorputz Hezkuntza, txanda irekia.
Mikel Barrenetxea Golzarri jauna: Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Kidegoko Matematika, txanda irekia.
Rebeca Leciñana Bocanegra andrea: Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Kidegoko Instalazio Elektroteknikoak, txanda irekia.
Gero, praktiketako funtzionario izendatuak izan ziren, Hezkuntzako sailburuaren 2024ko uztailaren 23ko Aginduaren bidez (2024ko abuztuaren 8ko EHAA). Agindu horren I. eranskinean agertzen dira.
Hautatutakoen zerrenda argitaratu ondoren deialdian ezarritako 20 eguneko epean pertsona horiek aurkeztutako dokumentazioa aztertu da, eta ikusi da Alberto Javier Juarez Nogales jaunak, Iñigo Arrospide Garmendia jaunak eta Mikel Barrenetxea Golzarri jaunak ez dituztela betetzen 2.2.1.1. oinarriko baldintza guztiak eta Rebeca Leciñana Bocanegra andreak ez duela betetzen 2.1.f) oinarriko baldintza.
GOGOETA JURIDIKOAK
Ikusi dira Hezkuntzako sailburuaren 2022ko abenduaren 19ko Aginduaren 2.2.1.1, 2.2.2 eta 2.5 oinarriak, hautaketa-prozeduran parte hartzeko eskatutako betekizunei buruzkoak.
Agindu horren 12.4 oinarriaren arabera, ezarritako epearen barruan –ezinbesteko kasuetan izan ezik– dokumentazioa aurkezten ez duten pertsonek, edo dokumentazioa aztertuta 2. oinarrian adierazitako baldintzaren bat betetzen ez dutela ondorioztatzen bada, karrerako funtzionario izendatua izateko eskubide guztiak galduko dituzte.
Hezkuntzako sailburuaren 2024ko uztailaren 23ko Aginduaren bosgarren apartatuaren arabera, agindu horri jarraikiz egindako izendapenek balio izateko, hautatuak izan diren hautaketa-prozeduren deialdian ezarritako parte hartzeko betekizun orokor eta espezifikoak bete behar dira.
Aurrekarietan adierazitako lau hautatuei zuzenketa- eta alegazio-izapidea egiteko aukera eman zaie, eta, eskatutako baldintzak betetzen dituztela egiaztatu ez dutenez, ondoriorik gabe geratzen dira praktiketako funtzionario izendatzeko egintzak.
Beraz, hau
XEDATZEN DUT:
Hezkuntzako sailburuaren 2024ko uztailaren 23ko Aginduaren I. eranskina aldatzea. Agindu horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko irakasleen kidegoetako praktiketako funtzionario izendatzen dira Hezkuntzako sailburuaren 2022ko abenduaren 19ko Aginduaren bidez deitutako hautaketa-prozeduretan hautatutako izangaiak. Honela aldatuko da eranskina:
Praktiketako funtzionario izendatutako pertsonen zerrendatik kanpo uztea honako hauek, haien izendapenak ondoriorik gabe geratzen baitira:
Alberto Javier Juarez Nogales jauna: Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Kidegoko Instalazio Elektroteknikoak, txanda irekia.
Iñigo Arrospide Garmendia jauna: Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Kidegoko Gorputz Hezkuntza, txanda irekia.
Mikel Barrenetxea Golzarri jauna: Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Kidegoko Matematika, txanda irekia.
Rebeca Leciñana Bocanegra andrea: Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Kidegoko Instalazio Elektroteknikoak, txanda irekia.
AZKEN XEDAPENA
Agindu honen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko urtarrilaren 29a.
Hezkuntzako sailburua,
MARÍA BEGOÑA PEDROSA LOBATO.
RSS