
26. zk., 2025eko otsailaren 7a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (128 KB - 2 orri.)
- EPUB (121 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
ELIKADURA, LANDA GARAPEN, NEKAZARITZA ETA ARRANTZA SAILA
624
IRAGARKIA, zeinaren bidez Jasangarritasunerako Errentaren Oinarriko Laguntza (JEOL) kentzeko eta eskubide horiek 2024ko kanpainarako eguneratzeko ebazpenak jakinarazi baitira.
Ebazpen horiek aurrez aurre jakinarazteko saiakera egin da, baina, lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan eta hirugarren xedapen gehigarrian xedatutakoa betez.
Ebazpen horiek eskuragarri daude Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritzan (Donostia kalea 1, O eraikina, 4. solairua, 01010 Vitoria-Gasteiz).
Ebazpen horiek ez dute administrazio-bidea amaitzen, eta, horien aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez daiteke Elikadurako eta Landa Garapeneko sailburuordearen aurrean, hilabeteko epean, jakinarazpen hau jaso eta hurrengo egunetik aurrera.
Iragarki hau publiko egiten da, eranskinean zerrendatu diren interesdunek honen berri izan dezaten eta jakinarazpen moduan har dezaten.
Jakinarazpen honek ondorioak izango ditu, Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko urtarrilaren 30a.
Landa Garapenaren eta Europar Politiken zuzendaria,
JOSEBA ANDONI TERREROS LUENGAS.
RSS