
26. zk., 2025eko otsailaren 7a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (151 KB - 5 orri.)
- EPUB (236 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
SPRI-ENPRESEN GARAPENERAKO EUSKAL AGENTZIA
617
EBAZPENA, 2025eko urtarrilaren 29koa, SPRI-Enpresa Garapenerako Euskal Agentziako zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez 2024ko azaroaren 13ko Ebazpeneko akatsak zuzentzen diren. Ebazpen horretan 2022 ekitaldirako «Barne-Ekintzaile» laguntza-programako deialdiaren baitan emandako dirulaguntzen erakunde onuradunen zerrenda argitaratu zen.
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariari buruzko abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuko 18.2.c) artikuluan hau ezartzen da: «Argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak maila bereko xedapen baten bitartez zuzenduko dira, baldin eta nabarmenak ez badira, eta horiek zuzentzearen ondorioz, dokumentuaren edukia edo esanahia benetan edo itxuraz aldatzen bada».
2022 ekitaldirako «Barne-Ekintzaile» laguntza-programako deialdiaren baitan emandako dirulaguntzen erakunde onuradunen zerrenda jasotzen duen eta argitaratzea agintzen duen SPRI – Enpresen Garapenaren Euskal Agentziako zuzendari nagusiaren ebazpeneko testuan (2024ko azaroaren 25eko EHAAn argitaratua, 229. zk.) mota horretako akatsak ageri direnez, zuzendu egin dira.
Hori dela eta, hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– 2022 ekitaldirako «Barne-Ekintzaile» laguntza-programako deialdiaren baitan emandako dirulaguntzen erakunde onuradunen zerrenda jasotzen duen 2024ko azaroaren 13ko SPRI – Enpresen Garapenaren Euskal Agentziako zuzendari nagusiaren ebazpenean, eranskinen atalean, agertzen den onuradunen zerrenda zuzentzea, zehazki, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariaren 229. zenbakiko 2024/5401 (2/4), 2024/5401 (3/4) eta 2024/5401 (4/4) orrialdeetan agertzen den zerrenda.
Hau jartzen duen tokian:
(Ikus .PDF)
Hau jarri behar du:
(Ikus .PDF)
Bigarrena.– Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian osorik argitaratzea.
Hirugarrena.– Ebazpen honen kontra aukerako berraztertzeko errekurtsoa jar daiteke SPRI-Enpresen Garapenerako Euskal Agentziaren Zuzendaritza Nagusian, hilabeteko epean, ebazpen hau argitaratzen den egunaren hurrengo egunetik zenbatzen hasita, edo zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke administrazioarekiko auzien epaitegietan, bi hilabeteko epean, ebazpen hau argitaratzen den egunaren hurrengo egunetik zenbatzen hasita.
Bilbao, 2025eko urtarrilaren 29a.
SPRI-Enpresa Garapenerako Euskal Agentziako zuzendari nagusia,
JON ANSOLEAGA UGARTE.
RSS