Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

26. zk., 2025eko otsailaren 7a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EUNEIZ UNIBERTSITATEA
616

EBAZPENA, 2025eko urtarrilaren 7koa, Euneiz Unibertsitateko errektorearena, Kirol Kudeaketako Graduatuaren ikasketa-plana argitaratzen duena.

Indarrean dagoen araudian agindutakoaren arabera, eta Unibertsitate Kontseiluak ikasketa-plana egiaztatu ondoren, Unibasq-Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitate Agentziaren aldeko txostena jaso ondoren, Euskal Autonomia Erkidegoaren nahitaezko baimena lortu ondoren, eta Ministro Kontseiluaren 2024ko irailaren 17ko Erabakiaren bidez tituluaren ofizialtasuna deklaratu ondoren (Unibertsitateen Idazkaritza Nagusiaren 2024ko irailaren 20ko Ebazpenaren bidez argitaratu zen, 2024ko irailaren 27ko BOEn), Errektorego honek, Kirol Kudeaketako graduatu-tituluaren ofizialtasuna eta baliozkotasuna ezartzeko prozesua amaitu ondoren, titulu ofizial horiek lortzeko ikasketa-planak argitaratzea ebatzi du.

Ebazpen honek aipatzen duen ikasketa-plana honekin batera doan eranskinean adierazitakoaren arabera egituratzen da.

Vitoria-Gasteiz, 2025eko urtarrilaren 7a.

Errektorea,

EVA EGUIGUREN MEDINABEITIA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala