Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

26. zk., 2025eko otsailaren 7a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

ARABAKO FORU ALDUNDIA
611

IRAGARKIA, Gizarte Ongizaterako Foru Erakundeko Gizarteratze eta Indarkeria Matxistaren Arloko zuzendariorde teknikoaren lanpostua (kodea: 133.001) izendapen aske bidez betetzeko deialdiari dagokiona.

Arabako Lurralde Historikoaren Aldizkari Ofizialeko 12. zenbakian (2025eko urtarrilaren 31koa), Gizarte Ongizaterako Foru Erakundeko Administrazio Kontseiluko lehendakariaren ebazpena argitaratu da. Horren bidez, Gizarteratze eta Indarkeria Matxistaren Arloko zuzendariorde teknikoaren lanpostua (133.001 kodea) izendapen aske bidez betetzeko deialdia onartzen da, baita deialdi horren oinarriak biltzen dituen eranskina ere.

Aipatutako eranskinaren arabera, hirugarren oinarrian ezarritako baldintzak betetzen dituzten interesdunek, Gizarte Ongizaterako Foru Erakundeko Administrazio Kontseiluko lehendakariari zuzendu beharko dizkiote eskaerak, eta iragarki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera hamabost egun balioduneko epean aurkeztu Gizarte Ongizaterako Foru Erakundearen Erregistro Orokorrean (San Prudentzio kalea 30, 1.a, 01005 Vitoria-Gasteiz) edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak 16. artikuluan ezarritako edozein bide erabilita.

Vitoria-Gasteiz, 2025eko urtarrilaren 31.

Gizarte Ongizaterako Foru Erakundeko zuzendari kudeatzailea,

ERNESTO SÁINZ LANCHARES.


Azterketa dokumentala