
26. zk., 2025eko otsailaren 7a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (98 KB - 1 orri.)
- EPUB (101 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Oposaketak eta lehiaketak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
609
32/2025 EBAZPENA, urtarrilaren 13koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariarena, zeinaren bidez hutsik uzten baita Atal Korporatiboko Buru lanpostu bat izendapen askez betetzeko deialdia Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Ekonomiako eta Finantzako Zuzendaritzako Finantza, Aurrekontu eta Erosketen Zuzendariordetzan, Erosketa Integratuko eta Katalogoko Zerbitzuan.
AURREKARIAK
Aztertu dugu Zuzendaritza Nagusi honen azaroaren 5eko 806/2024 Ebazpenaren bidez egindako deialdia, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Zuzendaritza Nagusiko Ekonomiako eta Finantzako Zuzendaritzako Finantza, Aurrekontu eta Erosketen Zuzendariordetzako Erosketa Integratuko eta Katalogoko Zerbitzuan Atal Korporatiboko Buru lanpostu bat izendapen askez betetzekoa (azaroaren 25eko EHAA, 229. zk.). Eskabideak aurkezteko epea amaitu da, eta ez da hautagairik aurkeztu, behar den eran eta epean. Horiek horrela,
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Hutsik uztea Atal Korporatiboko Buru lanpostu bat izendapen askez betetzeko deialdia, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Zuzendaritza Nagusiko Ekonomiako eta Finantzako Zuzendaritzako Finantza, Aurrekontu eta Erosketen Zuzendariordetzan, Erosketa Integratuko eta Katalogoko Zerbitzuan, izangairik ez dagoelako.
Bigarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari. Horretarako hilabeteko epea izango da, ebazpen hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legean aurreikusitakoaren arabera.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko urtarrilaren 13a.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendaria,
JOSUNE RETEGI ORMAZABAL.
RSS