Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

26. zk., 2025eko otsailaren 7a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

HAURRESKOLAK
608

08/01-2025 ERABAKIA, 2025eko urtarrilaren 15ekoa, Haurreskolak Partzuergoko Zuzendaritza Batzordearena, kudeaketa alorreko lanpostuetan enplegua finkatzeko salbuespenezko prozesuan hautatutako izangaien behin betiko esleipen osagarria irmoa dela adierazten duena.

Haurreskolak Partzuergoko Kudeaketa alorreko lanpostuetan enplegua egonkortzeko salbuespenezko prozesua arautzen duten oinarri orokorrei jarraituz, Gerentziaren 2024ko azaroaren 27ko Ebazpenaren bidez, prozesuan hautatutako izangaien behin betiko esleipen osagarria eman zen argitara.

Era berean, ebazpen horren aurka interesdunek Haurreskolak Partzuergoko Zuzendaritza Batzordearen aurrean gorako helegitea jar zezaten hilabeteko epea eman zen.

Adierazitako epean gorako helegiteak aurkeztu ziren, eta horiek aztertu ostean Zuzendaritza Batzordeak hau erabaki du:

ERABAKIA

Lehenengoa.– Aurkeztutako gorako helegiteak ezestea.

Bigarrena.– Haurreskolak Partzuergoko kudeaketa alorreko lanpostuen behin betiko esleipen osagarria irmoa egitea ebazpen honen eranskinean jasota dauden pertsonentzat.

Hirugarrena.– Erabaki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.

Laugarrena.– Esleipendun izangaiek prozeduran zehar modu frogagarrian egiaztatu ez dituzten agiriak aurkezteko eta dagokion sinadura jartzeko epea ezartzea: 2025eko otsailaren 14tik 18ra bitartean.

Eibar, 2025eko urtarrilaren 15a.

Haurreskolak Partzuergoko gerentea,

IRUNE MUGURUZA MENDARTE.

ERANSKINA
BEHIN BETIKO ESLEIPEN OSAGARRIA.

2.– B taldea, eskala edo kategoria.

1) Martinez de Ezkerekotza Cerrolaza, Maria Asunción.

2) Dominguez Vila, Maria.

3.– C taldea, eskala edo kategoria.

1) Setien Echenique, Oihane.


Azterketa dokumentala