Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

24. zk., 2025eko otsailaren 5a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

ELIKADURA, LANDA GARAPEN, NEKAZARITZA ETA ARRANTZA SAILA
579

IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baitira 2024ko laguntza eskatzeko Jasangarritasunerako Errentaren Oinarrizko Laguntza (JEOL) eskubideak lagatzeko baimena ematen duten ebazpenak.

Ezinezkoa izan da ebazpen horiek zuzenean jakinaraztea, eta, horrenbestez, iragarki hau argitaratzen da, hala xedatuta baitago Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan eta hirugarren xedapen gehigarrian.

Ebazpen horiek eskuragarri daude Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritzan (Donostia kalea 1, O eraikina, 4. solairua, 01010 Vitoria-Gasteiz).

Ebazpen horiek ez diote amaiera ematen administrazio-bideari, eta, horren aurka, gora jotzeko errekurtsoa jar dakioke Elikadurako eta Landa Garapeneko sailburuordeari, hilabeteko epean, jakinarazpena egin eta hurrengo egunetik aurrera.

Eranskinean aipatutako interesdunak jakitun geratzeko argitaratzen da hau eta jakinarazpenaren balioa izango du haientzat.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2025eko urtarrilaren 24a.

Landa Garapenaren eta Europar Politiken zuzendaria,

JOSEBA ANDONI TERREROS LUENGAS.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala