
24. zk., 2025eko otsailaren 5a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (136 KB - 2 orri.)
- EPUB (136 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
INDUSTRIA, TRANTSIZIO ENERGETIKO ETA JASANGARRITASUNAREN SAILA
574
IRAGARKIA, 2025eko urtarrilaren 17koa, Trantsizio Energetikoko sailburuordearena, zeinaren bidez argitara ematen den, lehia posible baten ondorioetarako, aldez aurreko administrazio-baimena eskatu dela Arabako Arratzua-Ubarrundia, Vitoria-Gasteiz eta Burgelu udal-mugarteetan dagoen «Cluster Gamarra I-VII» parke eolikorako.
Maiatzaren 28ko 115/2002 Dekretuak 4. artikuluan ezarritako ondorioetarako (115/2002 Dekretua, maiatzaren 28koa, Euskal Autonomia Erkidegoan parke eolikoetako energia eolikotik energia elektrikoa ekoizten duten instalazioei baimena emateko prozedura arautzen duena), «Cluster Gamarra I-VII» parke eolikorako aurkeztutako aldez aurreko administrazio-baimenaren eskaera iragartzen da:
– Eskatzailea: Premier ESPF IPAZ Haizea, SL. (IFK: B13957600), bere izenean eta Premier ESPF IPAZ Haizea 2, SL. (IFK: B56199482), Premier ESPF IPAZ Haizea 3, SL. (IFK: B56199516), Premier ESPF IPAZ Haizea 4, SL. (IFK: B56200132), Premier ESPF IPAZ Haizea 5, SL. (IFK: B56200520), Premier ESPF IPAZ Haizea 6, SL. (IFK: B56200512) eta Premier ESPF IPAZ Haizea 7, SLen (IFK: B56201510) ordezkari gisa.
– Tartean dauden udal-mugarteak: Arratzua-Ubarrundia, Vitoria-Gasteiz eta Burgelu (Araba).
– Haize-sorgailuen kopurua: 7.
– Instalatu den potentzia gordina: 34,93 MW.
– Ukitutako azaleraren poligonalaren koordenatu geografikoak:
(Ikus .PDF)
Hori guztia argitara ematen da, eta hogei eguneko epea ematen da, iragarki hau 115/2002 Dekretuaren 4. artikuluan aipatzen diren aldizkarietan argitaratzen den egunetik aurrera zenbatzen hasita, parke eoliko hori ezarri eta ustiatzeko interesa duten pertsona fisiko edo juridikoek aipatutako dekretuaren 3. artikuluan xedatutakoaren araberako lehia-eskabidea aurkeztu dezaten Arabako Industria Administrazioko Lurralde Ordezkaritzan, izapidetze elektronikoaren plataformaren bidez, GE-Y prozeduraren bidez, hemen: https://www.euskadi.eus/prozedura/ge/web01-a2energi/eu
Vitoria-Gasteiz, 2025eko urtarrilaren 17a.
Arabako Industria Administrazioko lurralde-ordezkaria ez dagoenez, eta Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 11ko 68/2021 Dekretuaren lehenengo xedapen gehigarriaren d) eta e) letretan ezarritakoarekin bat etorriz.
Trantsizio Energetikoko sailburuordea,
IRANTZU ALLENDE FERNÁNDEZ DE ERIBE.
RSS