Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

24. zk., 2025eko otsailaren 5a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
566

AGINDUA, 2025eko urtarrilaren 16koa, Hezkuntzako sailburuarena, Bilboko «Nuestra Señora del Carmen» Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren titulartasuna aldatzeko baimena emateko dena.

Bilboko (Bizkaia) «Nuestra Señora del Carmen» Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren erakunde titularra den «Hermanas Carmelitas de la Caridad» erakundeak ikastetxe horren titulartasuna aldatzeko egin duen eskabidea aztertu da.

Espediente hori ezarritako prozeduraren arabera izapidetu da, indarrean dagoen araudiak eskatzen dituen agiriak erantsi zaizkio espedienteari eta gai horretan eskumena duten erakundeek txostena egin dute.

Arau hauek hartu dira kontuan: Hezkuntzarako eskubidea arautzen duen uztailaren 3ko 8/1985 Lege Organikoa, unibertsitateaz kanpoko araubide orokorreko irakaskuntzak eskaintzeko baimenak ikastetxe pribatuei emateari buruzko apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua (otsailaren 12ko 131/2010 Errege Dekretuak aldatua) eta gai horretan aplikagarri diren gainerako legeak. Horiek horrela, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Baimena ematea Bilboko (Bizkaia) «Nuestra Señora del Carmen» Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren titulartasuna aldatzeko. Orain arte, «Hermanas Carmelitas de la Caridad» erakundea izan da ikastetxearen titularra eta 2025eko urtarrilaren 1etik aurrera, ordea, «Fundación Vedruna Educación» erakundeak izango du titulartasuna. Horrenbestez, erakunde hori subrogatuta geratuko da aitortzen zaion ikastetxeari dagozkion betebehar eta eskubideetan.

Bigarrena.– Titulartasun-aldaketak ez du eraginik izango ikastetxearen ohiko funtzionamenduan eta ikastetxea Hezkuntza Sailaren Unibertsitateaz kanpoko Ikastetxeen Erregistroan inskribatuko da, erregistroko datu hauekin:

Kode-zenbakiak: 014677 (EAE) eta 48002663 (unibertsala).

Izen generikoa: Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatua.

Izen espezifikoa: «Nuestra Señora del Carmen».

Titularra: «Fundación Vedruna Educación».

Helbidea: Aretxabaleta 8.

Udalerria: Bilbao.

Lurralde historikoa: Bizkaia.

Baimendutako irakaskuntzak:

– Haur Hezkuntzako 1. zikloa: 4 unitate, edukiera hauekin:

● 2 unitate 1-2 urte bitarteko haurrentzat, bakoitza 13 ikaspostutarako edukierarekin.

● 2 unitate 2-3 urte bitarteko haurrentzat, bakoitza 18 ikaspostutarako edukierarekin.

– Haur Hezkuntzako 2. zikloa: 6 unitate, 150 ikaspostutarako edukierarekin.

– Lehen Hezkuntza: 12 unitate, 300 ikaspostutarako edukierarekin.

– Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza: 8 unitate, 240 ikaspostutarako edukierarekin.

– Batxilergoa: Zientziak eta Teknologia eta Giza eta Gizarte Zientziak modalitateak, 4 unitate 140 ikaspostutarako edukierarekin.

– Hezkuntza Berezia: 2 gela ireki eta gela egonkor 1.

Hirugarrena.– Hezkuntzarako eskubidea arautzen duen uztailaren 3ko 8/1985 Lege Organikoaren hamahirugarren artikuluan ezarritakoaren arabera, ikastetxeek ezin izango dute beren burua identifikatzeko beren erregistro-inskripzioetan agertzen direnez bestelako izendapenik erabili.

Laugarrena.– Ikastetxearen erakunde titularrak indarrean dagoen araudia bete beharko du ikaspostu-kopuruari, ekipamenduari, titulazio akademikoari, irakasleen hizkuntza-eskakizunari eta indarrean dagoen eta aplikagarri den gainerako legeriari dagokienez, eta emandako baimena berrikusteko eskatu beharko du, ikastetxearen erregistro-daturen bat aldatu behar denean. Bestela, emandako baimena baliogabetu egingo litzateke.

Bosgarrena.– Era berean, ikastetxeak martxoaren 17ko 314/2006 Errege Dekretuak onartutako Eraikuntzaren Kode Teknikoa bete behar du, bai eta indarrean dagoen legerian adierazten diren higiene-, osasun-, akustika-, bizigarritasun-, segurtasun- eta irisgarritasun-baldintzak ere. Baldintza horiek ez betetzearen erantzukizuna zentroaren erakunde titularrari dagokio.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA

Agindu honetan jasotako baimena emateak ez du esan nahi, inola ere, hezkuntza-itunen edo dirulaguntzen deialdien bidez laguntzak lortu direnik.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA

Agindu honen aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2025eko urtarrilaren 16a.

Hezkuntzako sailburua,

MARÍA BEGOÑA PEDROSA LOBATO.


Azterketa dokumentala