Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

23. zk., 2025eko otsailaren 4a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

INDUSTRIA, TRANTSIZIO ENERGETIKO ETA JASANGARRITASUNAREN SAILA
554

IRAGARKIA, 2025eko urtarrilaren 13koa, Trantsizio Energetikoko sailburuordearena, zeinaren bidez jendaurreko informazioan jartzen baita «Laguardia-Elciego» izeneko zirkuitu sinpleko 13,2 kV-ko aireko linea berriztatzeko proiektua, 5. eta 228. euskarrien artean, Guardiako udal-mugartean (Araba).

Martxoaren 31ko 48/2020 Dekretuak 10. artikuluan eta abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuak 144. artikuluan ezartzen dituzten ondorioetarako, eta testuaren azken xedapenetako lehenengoan, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko 1957ko apirilaren 26ko Legearen Erregelamenduaren 17. artikuluan eta Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 55. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, jendaurreko informazioan jartzen da proiektu hau, baita eskatzaileak nahitaez desjabetzekotzat jotzen dituen ondasunen eta eskubideen zerrenda zehatza eta banakoa ere.

– Eskatzailea: I-DE Redes Electricas Inteligentes, SAU (IFK: A95075578).

– Eskaera: aurretiazko administrazio- eta eraikuntza-baimena, eta onura publikoaren deklarazioa.

– Helburua: instalazioak hobetzea eta linearen ahalmena handitzea.

– Erreferentzia: 01ATY 202400029. «Laguardia-Elciego» 13,2 kV-ko TEA berritzea, 5. eta 228. euskarrien artean, Guardiako udal-mugartean (Araba).

– Linearen ibilbidea: Guardiako udal-mugartea (Araba).

– Proiektuak ukitzen dituen ondasunak eta eskubideak: iragarki honen eranskinean zehaztutakoak.

– Aurrekontua: 59.489,45 euro.

Horren berri ematen da, guztiek jakin dezaten, eta batez ere lurren jabeek eta proiektuak ukitzen dituen gainerako titularrek jakin dezaten; horien zerrenda iragarkiaren amaieran agertzen da. Proiektua aztertu ahal izango da Arabako Lurralde Ordezkaritzan (Samaniego kalea 2, Vitoria-Gasteiz), dagokion udalean edo Interneteko www.euskadi.eus webgunean (Energia eta meategiak ataleko proiektuen jendaurreko informazioan: https://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/energia-meategiak/hasiera/), eta nahi duenak egokitzat jotzen dituen alegazioak aurkeztu ahal izango ditu (bi ale) aipatu zentroetan hogei eguneko epean, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2025eko urtarrilaren 13a.

Arabako lurralde-ordezkaria ez dagoenez, eta 410/2024 Dekretuaren lehenengo xedapen gehigarriko e) apartatuan ezarritakoa betez (410/2024 Dekretua, abenduaren 3koa, Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasunaren Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duena).

Trantsizio Energetikoko sailburuordea,

IRANTZU ALLENDE FERNÁNDEZ DE ERIBE.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala