
23. zk., 2025eko otsailaren 4a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (96 KB - 1 orri.)
- EPUB (107 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
HEZKUNTZA SAILA
550
AGINDUA, 2025eko urtarrilaren 13koa, Hezkuntzako sailburuarena, zeinaren bidez ebazten baita Azpeitiko (Gipuzkoa) CPEIPS Iraurgi HLBHIP ikastetxe itunduan izandako irregulartasunengatiko zehapena.
Hezkuntza Saileko Ikuskaritza Zerbitzuak gorabeherak aurkitu zituen Azpeitiko (Gipuzkoa) CPEIPS Iraurgi HLBHIP ikastetxearen matrikulan, eta, gorabehera horiek Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritzari jakinarazi ondoren, zegokion prozedura jarri zen abian.
Matrikularen datuak berrikusita eta adiskidetze-batzordea eratuta, 2024ko azaroaren 25ean, eta bat etorriz Hezkuntza-itunei buruzko araudia onartzen duen irailaren 8ko 293/87 Dekretuaren 69., 87. eta 88. artikuluetan xedatutakoarekin, erabaki da ikastetxeari zehapena ezartzea matrikulazioetan atzemandako irregulartasunengatik.
Horregatik guztiagatik, hau
EBAZTEN DUT:
1.– Azpeitiko (Gipuzkoa) CPEIPS Iraurgi HLBHIP ikastetxe itundua zehatzea, matrikulazio-prozesuan egindako irregulartasunengatik.
2.– Adieraztea Azpeitiko (Gipuzkoa) CPEIPS Iraurgi HLBHIP ikastetxeak aldatutako unitateari dagokion zenbatekoa Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiari itzultzeko betebeharra duela.
AZKEN XEDAPENA
Agindu honen aurka, interesdunek aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezakete EAEko Justizia Auzitegi Nagusian, bi hileko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko urtarrilaren 13a.
Hezkuntzako sailburua,
MARÍA BEGOÑA PEDROSA LOBATO.
RSS