Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

23. zk., 2025eko otsailaren 4a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

SEGURTASUN SAILA
549

EBAZPENA, 2025eko urtarrilaren 22koa, Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako zuzendariarena, Berangoko establezimendu honen Kanpoko Larrialdi Plana jendaurrean jartzeko dena: Aurubis Berango SLU.

Substantzia arriskutsuak tartean diren istripu larriei loturiko berezko arriskuak kontrolatzeko neurriak onartzen dituen 840/2015 Errege Dekretuaren 16. artikuluan, eta Istripu larrietan gai arriskutsuak tarteko direnean sortzen diren arriskuak kontrolatzeko neurrien gain eskumena daukaten autonomia erkidegoko organoak zeintzuk diren adierazten duen otsailaren 20ko 34/2001 Dekretuaren 3. artikuluko f) eta k) apartatuetan xedatutakoa betetzeko, gai arriskutsuak dituzten enpresen Kanpoko Larrialdi Planak jendaurrean jarri behar dira, baldin eta gai arriskutsu horien kantitatea 840/2015 Errege Dekretuaren I. eranskineko 1. eta 2. ataletako 3. zutabean zehaztutakoa edo handiagoa bada.

Industrialariak Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Sailaren bitartez bidali duen dokumentazioa kontuan hartuta, Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzak, beste entitate eta administrazio-zerbitzu batzuekin batera, Berangoko Aurubis Berango S.L.U. enpresaren Kanpoko Larrialdi Plana egin du. Plan hori jendaurrean jarri behar da 20 egun baliodunez.

Horregatik, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legean eta Sektore Publikoko Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legean aurreikusitakoarekin bat etorriz, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Berangoko Aurubis Berango S.L.U. enpresaren Kanpoko Larrialdi Plana jendaurrean jartzea, beharrezko jotzen diren alegazioak aurkez daitezen. Ebazpen hau EHAAn argitaratu eta biharamunetik aurrera 20 egun baliodunez egongo da jendaurrean plana.

Aurreko artikuluan aurreikusitakoa bete ahal izan dadin, Kanpoko Larrialdi Plana Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Saileko Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzan egongo da eskuragarri (La Torre eraikina, Forondako Atea 41, Vitoria-Gasteiz). Aldi berean, Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoan egongo da eskuragarri.

Bigarrena.– Alegazioak aipatutako epe horren barruan bideratu beharko dira Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Saileko Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzara (La Torre eraikina, Forondako atea 41, 01010 Vitoria-Gasteiz); sail horretako erregistro orokorrean aurkeztuko dira, edo bestela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legean eta Sektore Publikoko Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legean aurreikusitako moduetako edozein erabili ahal izango da.

Vitoria-Gasteiz, 2025eko urtarrilaren 22a.

Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako zuzendaria,

JOSEBA MIRENA ZORRILLA IBAÑEZ.


Azterketa dokumentala