Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

23. zk., 2025eko otsailaren 4a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

HONDARRIBIKO UDALA
544

IRAGARKIA, bost administrari lanpostu txanda irekian eta lehiaketa-oposizio bidez betetzeko deialdiari buruzkoa.

2024ko uztailaren 1eko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean (126. zenbakian), ondoko lanpostuetarako deialdia arautzeko oinarriak osorik argitaratu dira:

Bost administrari lanpostu, txanda irekian, Administrazio Orokorreko Eskalakoa, Administrazio Azpieskalakoa, lehiaketa-oposizio bidez.

Era berean, hautaketa-prozesua arautzen duten oinarri orokorrak 2024ko uztailaren 1eko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean (126. zenbakian) argitaratu dira.

Eskabideak aurkezteko epea 20 egun baliodunekoa izango da, deialdiaren laburpenaren iragarkia Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita.

Deialdi honi buruzko hurrengo iragarkiak, oinarrien arabera egokiak direnean, oinarrietan aurreikusitako moduan argitaratuko dira.

Hondarribia, 2025eko urtarrilaren 22a.

Alkatea,

IGOR ENPARAN ARANETA.


Azterketa dokumentala