Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

23. zk., 2025eko otsailaren 4a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
541

27/2025 EBAZPENA, urtarrilaren 13koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariarena, zeinaren bidez Miren Itxaso Piérola Escalonilla andrea izendatzen baita Zuzendaritzako Idazkari lanpostua betetzeko, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Zuzendaritza Nagusiko Datuak Babesteko Zuzendariordetzan.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariaren azaroaren 18ko 867/2024 Ebazpenaren bidez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Zuzendaritza Nagusiko Datuak Babesteko Zuzendariordetzan Zuzendaritzako Idazkari lanpostua betetzeko deialdia egin zen (abenduaren 5eko EHAA, 237. zk.).

Eskabideak aurkezteko epea amaitu da eta izangaiek lanpostu horretan jarduteko aurkeztu duten dokumentazioa aztertu da. Aurkeztutako merezimenduen arabera baloratu dira haien baldintza profesionalak eta, aurkeztutako dokumentazioa kontuan hartuta, Balorazio Batzordeak erabaki du Miren Itxaso Piérola Escalonilla andrea aproposa dela deialdiko lanpostua betetzeko eta bertan jarduteko trebakuntza egokia duela.

Hori guztia dela-eta, Zuzendaritza honek,

EBAZTEN DU:

Lehenengoa.– Miren Itxaso Piérola Escalonilla andrea izendatzea Zuzendaritzako Idazkari, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Zuzendaritza Nagusiko Datuak Babesteko Zuzendariordetzan.

Bigarrena.– Izendapen honek 2025eko urtarrilaren 13tik aurrera izango ditu ondorio ekonomiko eta administratiboak.

Hirugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2025eko urtarrilaren 13a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendaria,

JOSUNE RETEGI ORMAZABAL.


Azterketa dokumentala