
23. zk., 2025eko otsailaren 4a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (95 KB - 1 orri.)
- EPUB (109 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
540
25/2025 EBAZPENA, urtarrilaren 13koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariarena, zeinaren bidez Miren Itxaso Piérola Escalonilla andrea Zuzendaritzako Idazkari kargutik kentzen baita Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Zuzendaritza Nagusiko Aholkularitza Juridikoko Zuzendariordetzan.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariaren azaroaren 18ko 972/2022 Ebazpenaren bidez, Miren Itxaso Piérola Escalonilla andrea izendatu zen Aholkularitza Juridikoko Zuzendaritzako Idazkari lanpostua betetzeko, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Zuzendaritza Nagusian (martxoaren 31ko EHAA, 64. zk.).
Ekainaren 26ko 8/1997 Legea, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenak ikusita, Zuzendaritza honek
EBAZTEN DU:
Lehenengoa.– Miren Itxaso Piérola Escalonilla andrea Aholkularitza Juridikoko Zuzendaritzako Idazkari kargutik kentzea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Zuzendaritza Nagusian, eta eskerrak ematea egindako lanagatik.
Bigarrena.– Ebazpen honek 2025eko urtarrilaren 12ko laneguna amaitzen denetik aurrera izango ditu ondorioak.
Hirugarrena.– Interesdunari, Aholkularitza Juridikoko Zuzendariordetzari eta Plangintza eta Kudeaketako Zuzendariordetzari ebazpen honen berri ematea.
Laugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari. Horretarako hilabeteko epea izango da, Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko urtarrilaren 13a.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendaria,
JOSUNE RETEGI ORMAZABAL.
RSS