
21. zk., 2025eko urtarrilaren 31, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (115 KB - 1 orri.)
- EPUB (95 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
ZUMAIAKO UDALA
514
IRAGARKIA, zarata-mapa onesteari buruzkoa.
Zumaiako Tokiko Gobernu Batzarrak 2025eko urtarrilaren 13an egindako ohiko bilkuran erabaki hau hartu zuen:
Lehenengoa.– Zumaiako zarata-mapa onestea.
Bigarrena.– Erabaki hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.
Hirugarrena.– Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailburuordetzara eta Foru Aldundira bidaltzea zarata-mapa.
Laugarrena.– Zarata-mapa udalaren webgunean argitaratzea (www.zumaia.eus)
Erabakia behin betikoa da eta administrazio-bidea amaitzen du. Erabakiaren aurka errekurtso hauek jarri daitezke:
Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Donostiako Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, ebazpen hau argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita bi hilabeteko epean.
Berraztertze-errekurtsoa, (hautazko izaera) Tokiko Gobernuaren aurrean eta aurreko puntuan aipatutako administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri aurretik, ebazpen hau argitaratu eta hurrengo egunetik hilabeteko epean.
Zumaia, 2025eko urtarrilaren 15a.
Alkatea,
IÑAKI OSTOLAZA ESNAL.
RSS