Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

21. zk., 2025eko urtarrilaren 31, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

INDUSTRIA, TRANTSIZIO ENERGETIKO ETA JASANGARRITASUNAREN SAILA
510

IRAGARKIA, 2025eko urtarrilaren 17koa, Trantsizio Energetikoko sailburuordearena, zeinaren bidez jendaurreko informazioan jartzen baitira Laudio eta Aiara (Araba) udal-mugarteetan dauden «Ferosca I» parke eolikoaren (27 MW) eta hari lotutako azpiegituren gaineko proiektua eta ingurumen-inpaktuaren azterketa aldatua.

115/2002 Dekretuaren 7. artikuluan (115/2002 Dekretua, maiatzaren 28koa, Euskal Autonomia Erkidegoan parke eolikoetako energia eolikotik energia elektrikoa ekoizten duten instalazioei baimena emateko prozedura arautzen duena) eta 24/2013 Legearen 53 artikuluan (24/2013 Legea, abenduaren 26koa, Sektore Elektrikoari buruzkoa) ezarritako ondorioetarako, eta bat etorriz Euskadiko Ingurumen Administrazioaren abenduaren 9ko 10/2021 Legearekin, jendaurrean jartzen dira «Ferosca I» parke eolikoaren parke eolikoari eta hari lotutako azpiegiturei buruzko proiektua eta ingurumen-inpaktuaren azterketa aldatua.

Proiektua eta hasierako ingurumen-inpaktuaren azterketa iragarkien bidez argitaratu ziren, hauetan: 2024ko otsailaren 13ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta 2024ko otsailaren 14ko Arabako Lurralde Historikoaren Aldizkari Ofizialean. Jendaurreko informazioaren eta kontsulten izapideen ondorioz, sustatzaileak ingurumen-inpaktuaren azterketa aldatu du. Hori dela bide, eta ingurumen-ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legeak 38. artikuluan ezarritakoa aplikatuz, jendaurreko informazioaren izapidea berriz egin behar da.

Espedientea: 01-GE-Y-2023-00012

– «Ferosca I» izeneko parke eolikoaren proiektua, 27 MW potentzia instalatua duena:

a) 6 aerosorgailu, 4,5 MW-ko potentzia unitariokoak, eta 113 m-ko altuera duen abatza dutenak; dorre meteorologiko 1, 113 m-ko altuera duena; eta 30 kV-ko azpiegitura elektrikoa, aerosorgailuen arteko interkonexioa egiteko, Laudio eta Aiara udal-mugarteetan (Araba).

b) Sortutako energia elektrikoa husteko azpiegitura:

b.1.– 30 kV-ko sekzionamendu zentroa, Aiara udal-mugartean (Araba).

b.2.– Tentsio erdiko lurpeko linea (30 kV), sekzionamendu zentrotik «ST Aiala 30.000» azpiestaziora. I-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAU enpresa banatzaileak dauka Aiara udal-mugartean (Araba).

– Xedea: energia elektrikoa sortzea lehorreko teknologia eoliko berriztagarriaren bidez.

– Eskatzailea: Ferosca Wind, S.L. (IFK: B10967594).

– Eskaeraren helburua: aurretiazko administrazio-baimena eta ingurumen-inpaktuaren adierazpena.

– Tartean dauden udal-mugarteak: Laudio eta Aiara (Araba).

– Banaketa-sarera husteko puntua: «ST Aiala 30.000» azpiestazioa, 30 kV-ekoa, i-DE Redes Eléctricas inteligentes, SAUrena.

– Gauzatze materialaren aurrekontua: 22.197.334,84 euro.

Arabako Lurralde Ordezkaritzak eman behar dio proiektu honi aldez aurreko administrazio-baimena. Jendaurrean erakusteko izapidea bete behar du baimena horrek, dena den, ingurumen-inpaktuaren azterketarekin batera, horrela ezartzen baita Ingurumen-ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 36. artikuluan.

Hori guztia argitaratzen da, interesdunek eta, oro har, herritarrek dokumentazioa azter dezaten Arabako Lurralde Ordezkaritzan (Samaniego 2, Vitoria-Gasteiz) eta Interneteko url honetan: https://www.euskadi.eus/energia-eta-meategi-inguruko-proiektuei-buruzko-informazioa/web01-a2energi/eu/

Arabako Lurralde Ordezkaritzari alegaziorik aurkeztu nahi izanez gero, honako aukera hauek daude: idatziz aurkeztu ahal izango da bertan, euskarri fisikoan; erregistro orokorrean; EAEko Administrazio Publikoaren erregistro elektroniko orokorrean (https://www.euskadi.eus/erregistro-elektroniko-orokorra/web01-sede/eu/), edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan ezarritako moduren batean. Alegazioak aurkezteko epea 30 egun baliodunekoa da, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita.

Ohartarazpen moduan, pertsona juridikoek, nortasun juridikorik ez duten entitateek eta urriaren 1eko 39/2015 Legearen 14. artikuluan identifikatuta dauden bestelako subjektuek nahitaez erabili behar dituzte baliabide elektronikoak administrazio publikoetan, administrazio-prozedura bateko edozein izapide egin ahal izateko. Hori dela eta, jendaurreko izapide horretan alegaziorik aurkeztu behar badute, baliabide elektronikoak erabiliz egingo dute nahitaez.

Arabako lurralde-ordezkaria ez dagoenez, eta 410/2024 Dekretuaren lehenengo xedapen gehigarriko e) apartatuan ezarritakoa betez (410/2024 Dekretua, abenduaren 3koa, Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasunaren Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duena).

Vitoria-Gasteiz, 2025eko urtarrilaren 17a.

Trantsizio Energetikoko sailburuordea,

IRANTZU ALLENDE FERNÁNDEZ DE ERIBE.


Azterketa dokumentala