Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

21. zk., 2025eko urtarrilaren 31, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIA, LAN ETA ENPLEGU SAILA
507

EBAZPENA, 2025eko urtarrilaren 16koa, Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez izendatzen baitira laneko segurtasun eta osasunaren arloan aurkeztu diren ikerketa-proiektuak baloratu behar dituen balorazio-batzordeko kideak.

Aztertu da 2024ko abenduaren 13ko Ebazpena, Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeko zuzendari nagusiarena, laneko segurtasun eta osasunaren arloko ikerketa-proiektuetarako laguntzen deialdia egiten duena.

Ebazpen horren 16. artikuluan ezartzen denez, balorazio-batzorde bat sortuko da aurkeztutako eskabideak baloratzeko, eta batzorde horren osaera Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legearen 23. eta 24. artikuluetan jasotako abstentzio- eta errekusazio-eskubideak baliatu ahal izateko.

Horrenbestez, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– balorazio-batzordeko kide izango direnak izendatzea, eta batzorde horren osaera argitara ematea.

Balorazio-batzordeko kideak:

Batzordeburua:

– Iñaki Olaizola Nogales, Osalaneko Plangintzako zuzendariordea.

Bokalak:

– Inés Álvarez Vazquez, Osalaneko zuzendariorde teknikoa.

– María Nieves de la Peña Loroño, Osalanen Bizkaiko Lurralde Zentroko Lan Arriskuen Prebentzioko arduraduna.

– Luis Agirre Muxika, Gipuzkoako Lurralde Zentroko Lan Arriskuen Prebentzioko arduraduna.

– César Arteaga Alonso, Osalanen Arabako Lurralde Zentroko Lan Arriskuen Prebentzioko teknikaria.

– María Jesús Martín Díez, Osalaneko Plangintzako Zuzendariordetzako Lan Osasuneko Unitateko medikua.

– Arantxa Lijó Bilbao, Osalanen Bizkaiko Lurralde Zentroko Lan Osasuneko Unitateko medikua.

– Javier Calleja Quintana, Osalaneko Zuzendariordetza Teknikoko Prestakuntza eta Dokumentazio Kudeaketaren arduraduna.

– Raquel Raposo Acevedo, Osalaneko Zuzendaritzako berdintasun-teknikaria.

Idazkaria:

– Javier González Gómez, Osalaneko Plangintzako Zuzendariordetzako ikerketa-teknikaria.

Batzordebururik ez badago, hura kanpoan edo gaixorik baldin badago, edo legezko beste arrazoiren bat gertatzen bada, maila, antzinatasun eta adin handieneko bokalak ordeztuko du batzordeburua, hurrenkera horretan, bat etorriz, betiere, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legearen 19. artikuluan xedatutakoarekin.

Bigarrena.– ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea, herritar guztiek horren berri izan dezaten.

Barakaldo, 2025eko urtarrilaren 16a.

Osalaneko zuzendari nagusia,

MARÍA LOURDES ISCAR REINA.


Azterketa dokumentala