
21. zk., 2025eko urtarrilaren 31, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (133 KB - 1 orri.)
- EPUB (101 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
505
EBAZPENA, 2025eko urtarrilaren 21ekoa, Kulturako sailburuordearena, komikiak, nobela grafikoak edo irudidun liburuak sortzeko 2025. urtean dirulaguntzak emateko Balorazio Batzordeko kideak izendatzen dituena.
Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2024ko abenduaren 11ko Aginduaren bidez (2024ko abenduaren 26ko EHAA, 250. zk.), komikiak, nobela grafikoak edo irudidun liburuak sortzeko dirulaguntzak emateko araubidea ezarri eta deialdia egiten da.
Aipaturiko aginduaren 9. artikuluan xedatzen denez, Balorazio Batzordeak bi modalitateetan aurkeztutako eskabideak ebaluatu beharko ditu, eta Kulturako sailburuordeak, ebazpen baten bidez, batzorde horren kideak izendatuko ditu eta agindua emango du batzordearen osaera Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko.
Horregatik, hau
XEDATZEN DUT:
Lehenengoa.– Balorazio Batzordeko kideak izendatzea eta batzorde horren osaera –ondoren azaltzen dena– argitaratzea:
Batzordeburua: Ana Maria Lopez Asensio, Kultura Sustatzeko eta Kultura eta Sormen Industrietako zuzendaria.
Batzordekideak:
– Eider Eibar Zugazabeitia.
– Ane Pikaza Ereño.
– Igor Leturia Azkarate.
Batzorde horren idazkaria izango da Marta Merino Ortiz de Landaluce, Kultura Sustatzeko eta Kultura eta Sormen Industrietako Zuzendaritzako teknikaria.
Bigarrena.– Oro har, jende guztiak honen berri izan dezan, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin agintzea, urriaren 1eko 40/2015 Legearen 24. artikuluan ezarritako ondorioetarako.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko urtarrilaren 21a.
Kulturako sailburuordea,
ANDONI ITURBE AMOREBIETA.
RSS