Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

21. zk., 2025eko urtarrilaren 31, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ETXEPARE EUSKAL INSTITUTUA / BASQUE INSTITUTE
504

EBAZPENA, 2025eko urtarrilaren 16koa, Etxepare Euskal Institutuko zuzendariarena, Euskara eta Euskal Kulturako irakurlea hautatzeko Hautapen Batzordearen osaera xedatu eta argitaratzen duena.

2024ko abenduaren 30ean argitaratu zen EHAAn 2024ko abenduaren 11ko Ebazpena, Etxepare Euskal Institutuko zuzendariarena, Alemaniako Frankfurteko Goethe Unibertsitateko irakurlea hautatzeko deialdia irekitzen duena.

Ebazpen horren 10. artikuluan xedatzen da deialdira aurkeztutako eskabideak aztertu eta ebaluatzeko Hautapen Batzordea eratuko dela.

Hori dela eta,

ERABAKI DUT:

Lehenengoa.– Aipatutako hautapen batzordea osatuko duten kideak izendatu eta ezagutzera ematea. Honako hauek izango dira batzordekideak:

Lehendakaria: Monika Madinabeitia Medrano andrea, Etxepare Euskal Institutuko Euskara Sustatu eta Hedatzeko zuzendaria edo ordezkoa.

Kideak:

– Garbiñe Iztueta Goizueta andrea, edo ordezkoa.

Idazkaria: Eneko Agirre Maiora, Etxepare Euskal Institutuko euskara eta kultura sustatzeko teknikaria, edo ordezkoa.

Bigarrena.– Honako ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agindua ematea.

Donostia, 2025eko urtarrilaren 16a.

Etxepare Euskal Institutuko zuzendaria,

IRENE LARRAZA AIZPURUA.


Azterketa dokumentala