
21. zk., 2025eko urtarrilaren 31, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (140 KB - 2 orri.)
- EPUB (142 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Oposaketak eta lehiaketak
GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
500
EBAZPENA, 2025eko urtarrilaren 28koa, Administrazio Publikoaren Euskal Institutuko zuzendariarena, zeinaren bidez agintzen baita argitaratzeko adimen-desgaitasuna duten pertsonei zuzendutako laguntzako langileen talde profesionaleko ordenantza eta sukaldeko laguntzaileen prozesuetan hautatutako pertsonen eta esleituko diren lanpostuen behin betiko zerrendak.
Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuaren 2023ko azaroaren 6ko Aginduaren bidez (2023ko azaroaren 20ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen), adimen-desgaitasuna duten pertsonak Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta haren erakunde autonomoen esparruan enplegu publikora sartzeko hautaketa-prozesuak arautuko dituzten oinarri orokorrak eta espezifikoak onartu ziren.
Hautaketa-prozesuei aplikatu behar zaien 10. oinarri orokorrak ezartzen duenez, hautatutako pertsonen eta esleitu beharreko lanpostuen behin-behineko zerrenden aurkako erreklamazioak aurkezteko epea amaitu eta erreklamazioak ebatzi ondoren, IVAPeko Zuzendaritzak ebazpen bat emango du hautatutako pertsonen eta esleituko diren lanpostuen behin betiko zerrendak argitaratzeko agintzeko.
EBAZTEN DUT:
Lehenengo artikulua.– Hautaketa-prozesuetako web-orriko Eskaerak eta Jarraipena apartatuan eta 4. oinarri orokorrean adierazten diren tokietan, adimen-desgaitasuna duten pertsonei zuzendutako laguntzako langileen talde profesionaleko ordenantza eta sukaldeko laguntzaile-prozesuan hautaketa-prozesuan hautatutako pertsonen eta esleituko diren lanpostuen behin betiko zerrendak argitaratzeko agintzea.
Bigarren artikulua.– Izangai guztiek parte hartzeko baldintzak dituztela eta hautaketa-prozesuan zehar mantendu direla modu frogagarrian egiaztatu denez, ez da beharrezkoa oinarrietako 11. atalean horretarako aurreikusitako 20 eguneko epea irekitzea.
Karrerako funtzionario gisa lanpostuaz jabetzeko edo lan-kontratu finkoa sinatzeko beharrezkoak diren izapideak egiteko, Enplegu Publikoaren Zuzendaritza banan-banan jarriko da harremanetan hautatutako pertsona bakoitzarekin.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko urtarrilaren 28a.
IVAPeko Zuzendaritza hutsik dagoelako sinatzen du (maiatzaren 4ko 133/2021 Dekretuaren 6.3 artikulua).
Administrazio Publikoaren Euskal Institutuko Hautaketa eta Prestakuntzako zuzendariordea,
IMANOL URIGUEN GARAIZABAL.
RSS