
21. zk., 2025eko urtarrilaren 31, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (92 KB - 1 orri.)
- EPUB (102 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
ZIENTZIA, UNIBERTSITATE ETA BERRIKUNTZA SAILA
498
HUTS-ZUZENKETA, honako dekretu honena: 14/2025 Dekretua, urtarrilaren 8koa, Zientzia-politikarako zuzendaria izendatzeko dena.
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariari buruzko abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluan xedatzen denez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Zuzenketa egiteko eskaria testua argitaratzeko agindua eman duen organoak egingo du.
Horrelako hutsak atzeman dira dekretu honen euskarazko argitalpenean: 14/2025 Dekretua, urtarrilaren 8koa, Zientzia-politikarako zuzendaria izendatzeko dena (2025eko urtarrilaren 13ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 7. zk.). Beraz, dagokion zuzenketa egiten da hemen.
Laburpenean, 2025/7 Laburpena (4/2) orrialdean, eta dekretuaren izenburuan,
hau dio:
«14/2025 DEKRETUA, urtarrilaren 8koa, Zientzia-politikarako zuzendaria izendatzeko dena».
Baina hau esan behar du:
«14/2025 DEKRETUA, urtarrilaren 8koa, Zientzia Politikako zuzendaria izendatzeko dena».
Artikulu bakarrean,
hau dio:
«Artikulu bakarra.– Amaia Esquisabel Alegría andrea Zientzia-politikarako zuzendari izendatzea».
Baina hau esan behar du:
«Artikulu bakarra.– Amaia Esquisabel Alegría andrea Zientzia Politikako zuzendari izendatzea».
RSS