Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

21. zk., 2025eko urtarrilaren 31, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

ZIENTZIA, UNIBERTSITATE ETA BERRIKUNTZA SAILA
495

HUTS-ZUZENKETA, honako dekretu honena: 11/2025 Dekretua, urtarrilaren 8koa, Antolatze eta Plangintzarako zuzendaria izendatzeko dena.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariari buruzko abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluan xedatzen denez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Zuzenketa egiteko eskaria testua argitaratzeko agindua eman duen organoak egingo du.

Horrelako hutsak atzeman dira dekretu honen euskarazko argitalpenean: 11/2025 Dekretua, urtarrilaren 8koa, Antolatze eta Plangintzarako zuzendaria izendatzeko dena (2025eko urtarrilaren 13ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 7. zk.). Beraz, dagokion zuzenketa egiten da hemen.

Laburpenean, 2025/7 Laburpena (4/2) orrialdean, eta dekretuaren izenburuan,

hau dio:

«11/2025 DEKRETUA, urtarrilaren 8koa, Antolatze eta Plangintzarako zuzendaria izendatzeko dena».

Baina hau esan behar du:

«11/2025 DEKRETUA, urtarrilaren 8koa, Unibertsitate Antolamendu eta Plangintzaren zuzendaria izendatzeko dena».

Artikulu bakarrean,

hau dio:

«Artikulu bakarra.– Sara Urionabarrenetxea Zabalandikoetxea andrea Antolatze eta Plangintzarako zuzendari izendatzea».

Baina hau esan behar du:

«Artikulu bakarra.– Sara Urionabarrenetxea Zabalandikoetxea andrea Unibertsitate Antolamendu eta Plangintzaren zuzendari izendatzea».


Azterketa dokumentala