Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

21. zk., 2025eko urtarrilaren 31, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

EKONOMIA, LAN ETA ENPLEGU SAILA
491

HUTS-ZUZENKETA, agindu honena: Agindua, 2025eko urtarrilaren 22koa, Jaurlaritzako bigarren lehendakariorde eta Ekonomia, Lan eta Enpleguko sailburuarena, zeinaren bidez ebazten baita goi-kargudun baten idazkari-lanpostu bat izendapen askez betetzeko egindako deialdia.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluan xedatzen denez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada.

Modu horretako hutsak atzeman dira Jaurlaritzako bigarren lehendakariorde eta Ekonomia, Lan eta Enpleguko sailburuaren 2025eko urtarrilaren 22ko Aginduan, zeinaren bidez ebazten baita goi-kargudun baten idazkari-lanpostu bat izendapen askez betetzeko egindako deialdia (2025eko urtarrilaren 28ko EHAA, 18. zk.). Hona hemen zuzenketa:

Lehenengo paragrafoan eta lehenengo xedapenean,

hau dio:

«Kohesio Politikaren eta Europako Funtsen Zuzendaritza»

baina hau esan behar du:

«Plangintzaren eta Egiturazkoak Ez diren Funtsen Zuzendaritza»


Azterketa dokumentala