Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

21. zk., 2025eko urtarrilaren 31, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

LEHENDAKARITZA
490

EBAZPENA, 2025eko urtarrilaren 21ekoa, Koordinazioaren eta Proiektu Estrategikoen idazkari nagusiarena, Lehendakaritzan hutsik dagoen lanpostu bat izendapen askez betetzeko deialdi publikoa ebazten duena.

Euskal Enplegu Publikoari buruzko abenduaren 1eko 11/2022 Legearen 102.2.d) artikuluan baita Lehendakaritzaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen azaroaren 26ko 388/2024 Dekretuaren 9.2 g) artikuluan ere agindutakoarekin bat etorriz, eta Lehendakaritzan lanpostu bat izendapen askeko sistemaren bidez betetzeko deialdi publikoa iragarriz Koordinazioaren eta Proiektu Estrategikoen idazkari nagusiak 2024ko urriaren 7an emandako Ebazpenaren hirugarren oinarrian ezarritakoaren arabera (2024ko urriaren 21eko EHAA, 205. zk.), hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Mónica Dobarro Filgueira goi-kargudunaren idazkari izendatzea Komunikazio Sozial eta Digitalaren Zuzendaritzan (kodea: 520010; dotazio-zenbakia: 180).

Bigarrena.– Izendapen honek 2025eko urtarrilaren 23an izango ditu ondorioak.

Hirugarrena.– Ebazpen honek amaiera ematen dio administrazio-bideari. Beraz, beraren aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke ebazpena eman duen organoari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik hasita. Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Administrazioarekiko Auzietako Epaitegian, bi hilabeteko epean, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2025eko urtarrilaren 21a.

Koordinazioaren eta Proiektu Estrategikoen idazkari nagusia,

MIKEL IRIONDO BILBAO.


Azterketa dokumentala