Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

21. zk., 2025eko urtarrilaren 31, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

LEHENDAKARITZA
489

23/2025 DEKRETUA, urtarrilaren 28koa, eLankidetza-Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Agentziako zuzendaria izendatzeko dena.

eLankidetza-Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Agentzia sortu eta arautzen duen ekainaren 19ko 5/2008 Legearen 10.i) eta 11.1 artikuluekin bat etorriz, bere Kontseilu Errektorearen proposamenari jarraituz, Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 18.j), 26.6 eta 29 artikuluen babesean, Lehendakariak hala proposatuta, eta Gobernu Kontseiluak 2025eko urtarrilaren 28an egindako bilkuran proposamena aztertu eta onartu ondoren, hau

XEDATZEN DUT:

Artikulu bakarra.– Francisco Javier Cortés Fernández jauna eLankidetza-Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Agentziako zuzendari izendatzea.

AZKEN XEDAPENA

Dekretu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteizen, 2025eko urtarrilaren 28an.

Lehendakaria,

IMANOL PRADALES GIL.


Azterketa dokumentala