Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

21. zk., 2025eko urtarrilaren 31, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
485

108/2025 EBAZPENA, urtarrilaren 20koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez Santa Marina Ospitaleko Erizaintzako zuzendari kargutik kentzen baita Arantxa Picón Santamaría andrea, berak hala eskatuta.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren abenduaren 22ko 1518/2020 Ebazpenaren bidez (2021eko urtarrilaren 28ko EHAA, 20. zk.), Arantxa Picón Santamaría andrea Santa Marina Ospitaleko Erizaintzako zuzendari kudeatzaile izendatu zen.

Ekainaren 26ko 8/1997 Legea, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenak ikusita, Zuzendaritza Nagusi honek

EBAZTEN DU:

Lehenengoa.– Arantxa Picón Santamaría andrea Santa Marina Ospitaleko Erizaintzako zuzendari lanpostutik kentzea, berak hala eskatuta, eta, halaber, egindako lanagatik eskerrak ematea.

Bigarrena.– Ebazpen honek 2025eko urtarrilaren 22ko lanaldia amaitzean izango ditu ondorioak.

Hirugarrena.– Ebazpen hau interesdunari, Santa Marina Ospitaleari eta Plangintzako eta Kudeaketako Zuzendariordetzari jakinaraztea.

Laugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2025eko urtarrilaren 20a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

SUSANA LÓPEZ ALTUNA.


Azterketa dokumentala