
21. zk., 2025eko urtarrilaren 31, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (97 KB - 1 orri.)
- EPUB (107 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
484
47/2025 EBAZPENA, urtarrilaren 20koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariarena, zeinaren bidez María Encarnación Betolaza López de Gámiz andrea kentzen baita Erizaintzako Unibertsitate Eskolako zuzendari tekniko kargutik, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariaren urriaren 1eko 300/2015 Ebazpenaren bidez, María Encarnación Betolaza López de Gámiz andrea izendatu zen Erizaintzako Unibertsitate Eskolako zuzendari teknikoa lanpostua betetzeko Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan, eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren webgunean argitaratu eta 2015eko azaroaren 9ko EHAAn iragarri zen.
Ekainaren 26ko 8/1997 Legea, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenak ikusita, Zuzendaritza Nagusi honek
EBAZTEN DU:
Lehenengoa.– María Encarnación Betolaza López de Gámiz andrea Erizaintzako Unibertsitate Eskolako zuzendari tekniko lanpostutik kentzea erretiroagatik, eta eskerrak ematea egindako lanagatik.
Bigarrena.– Ebazpen honek 2025eko martxoaren 25eko laneguna amaitzen denetik aurrera izango ditu ondorioak.
Hirugarrena.– Interesdunari, Erizaintzako Unibertsitate Eskolari, Asistentzia Sanitarioko Zuzendaritzari eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Zuzendaritza Nagusiko Plangintzako eta Kudeaketako Zuzendariordetzari ebazpen honen berri ematea.
Laugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko urtarrilaren 20a.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendaria,
JOSUNE RETEGI ORMAZABAL.
RSS