Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

21. zk., 2025eko urtarrilaren 31, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
483

62/2025 EBAZPENA, urtarrilaren 15ekoa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez betearazten baita Bilboko Administrazioarekiko auzien 5 zenbakiko epaitegiak 2024ko maiatzaren 22an emandako epaia, horren bitartez baiesten baita José María Hernández Hernández jaunak Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluaren 2023ko apirilaren 25eko erabakiaren aurka jarritako administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, erabaki horrek ezetsi egiten baitzuen Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren urtarrilaren 13ko 83/2023 Ebazpenaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoa, zeinaren bidez argitara eman ziren onartutakoen eta baztertutakoen zerrendak eta behin betiko esleitu ziren Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetan destinoa duten Fakultatibo Medikoak eta Teknikoak lanbide-taldeko Prebentzio Medikuntzako eta Osasun Publikoko Fakultatibo Espezialista Medikoa kategoriako lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorraren 2021eko azaroko zikloan eskainitako destinoak.

AURREKARIAK

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren urriaren 21eko 1307/2021 Ebazpenaren bidez, Lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorrerako deialdia egin zen A1 Fakultatibo Medikoak eta Teknikoak lanbide-taldeari dagokionez I. eranskinean jasotako kategorietarako / lanpostu funtzionaletarako, zeinetan Prebentzio Medikuntzako eta Osasun Publikoko Fakultatibo Espezialista Medikoa kategoria sartzen baita (2021eko azaroaren 8ko EHAA, 221. zk.); hain zuzen, prozesu hori Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluaren 2019ko azaroaren 27ko Erabakiaren eranskinean jasotako oinarrien arabera arautuko da.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariaren azaroaren 15eko 513/2021 Ebazpenaren bidez (azaroaren 30eko EHAA, 238. zk.), lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorraren 2021eko azaroko zikloko eskaintza argitaratu zen, Osakidetzako zerbitzu-erakundeetan destinoa duten A1 Fakultatibo Medikoak eta Teknikoak lanbide-taldeari dagokionez I. eranskinean jasotako kategorietarako / lanpostu funtzionaletarako. Gero, ebazpen hori abenduaren 14ko 570/2021 Ebazpenaren bidez aldatu zen (abenduaren 28ko EHAA, 258 zk.).

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariaren urriaren 19ko 823/2022 Ebazpenaren bidez, argitara eman ziren onartutakoen eta baztertutakoen zerrendak eta behin-behinean esleitu ziren Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetan destinoa duten A1 Fakultatibo Medikoak eta Teknikoak lanbide-taldeko Prebentzio Medikuntzako eta Osasun Publikoko Fakultatibo Espezialista Medikoa kategoriako / lanpostu funtzionaleko lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorraren 2021eko azaroko zikloan eskainitako destinoak.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren urtarrilaren 13ko 83/2023 Ebazpenaren bidez (urtarrilaren 23ko EHAA, 15. zk.), argitara eman ziren Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetan destinoa duten Fakultatibo Medikoak eta Teknikoak A1 lanbide-taldeko Prebentzio Medikuntzako eta Osasun Publikoko Fakultatibo Espezialista Medikoen kategoriako / lanpostu funtzionaleko 2021eko azaroko zikloan onartutako eta baztertutako pertsonen zerrendak eta deitutako destinoen behin betiko esleipena.

Ebazpen honen I. eranskinean Hernández Hernández jauna onartutakoen zerrendan agertzen da, onartutako hiru lanpostuen 3. postuan, eta merezimendu guztiengatik 34,8338 puntuko balorazioa eman zaio bertan. Onartuen zerrendako lehenengo tokian Beatriz Pacho Martín andrea ageri da, 54,0884 punturekin, eta, bigarrenik, Luis Ignacio Martínez Alcorta jauna, 49,8368 punturekin.

Destinoen behin betiko esleipena jasotzen duen III. eranskinean, Pacho Martín andreari honako destino hau esleitzen zaio Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako ESIan:

Ospitalea (ospitalea eta anbulatorioa)-Ospitaleko arreta - Ospitaleko arreta / Gurutzetako Unibert. Ospitalea-Barakaldo / Preben Medikuntz eta Osasun Publiko Unit-Preben Medikuntz eta Osasun Publiko Unit-Preben Medikuntz eta Osasun Publiko Unit / Goizez-Goizez 08:00-15:00-Ez espezifiko gehiago/ 2. Hizkuntza-eskakizuna.

Urtarrilaren 13ko 83/2023 Ebazpenaren aurka, Hernández Hernández jaunak gora jotzeko errekurtsoa jarri zuen, urtarrilaren 13ko 83/2023 Ebazpenaren deuseztasuna deklaratzeko eskatuz, eta, horren ordez, ebazpena emateko eskatuz. Errekurtsogileak eskatutakoaren arabera, ebazpen horren bidez eman behar zitzaizkion berari 76,0087 puntu eta onartutakoen zerrendako lehen postuan jarri, hau da, beste destino-esleipen bat egin, parte-hartzaileen ordena berri hori kontuan hartuta.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluaren 2023ko apirilaren 25eko Erabakiaren bidez, ezetsi egin zen destinoen behin betiko esleipenari buruzko urtarrilaren 13ko 83/2023 Ebazpenaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoa.

Ezesteko erabakiaren aurka, errekurtsogileak administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri zuen, bere demandako eskaeran guztira 76,1754 puntu aitortzeko eskatuz, argudiatuta lanbide-esperientziaren atalari 43,6754 puntu zegozkiola eta lehentasun-hurrenkeran lehen postuan jarri behar zutela. Ondorioz, eskainitako destinoen esleipen berria egin behar zela adierazi zuen, hurrenkera berri horren arabera.

Bilboko Administrazioarekiko Auzien 5 zenbakiko Epaitegira jota (PA 259/23), honek 127/2024 zenbakiko epaia eman du, jarritako errekurtsoan jasotako eskaera guztiak baiesten dituena. Beraz, ebazpen judizialaren epaitza bere horretan betearazi behar da.

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Lehenengoa.– Osakidetzako zuzendari nagusiari dagokio epaia betearaztea, Osakidetza Ente Publikoaren Estatutu Sozialak ezartzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuak ematen dizkion eskumenen arabera.

Bigarrena.– Administrazioarekiko auziez arduratzen diren epaitegi eta auzitegiek beren epaiak exekutatzeko ahala dute; prozesuko alderdiek, berriz, epai eta ebazpen horiek bertan adierazten den moduan bete behar dituzte, horixe xedatzen baita administrazioarekiko auzien jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 103.1 eta 103.2 artikuluetan.

Bilboko Administrazioarekiko Auzien 5 zenbakiko Epaitegiak 259/23 Prozedura laburtuan emandako 2024ko maiatzaren 22ko 127/2024 epaiaren arabera, eta epai horren epaitzan xedatutakoa betez, langileen arloan indarrean dagoen legeriak emandako ahalmenez baliatuz, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Ebazpena ematea, betearazteko Bilboko Administrazioarekiko Auzien 5 zenbakiko Epaitegiaren 2024ko maiatzaren 22ko 127/2024 baiespen-epaia (Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren Administrazio Kontseiluaren 2023ko apirilaren 25eko Erabakiaren aurka jarritako administrazioarekiko auzi-errekurtsoa baiesten duena), eta zuzentzeko Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren urtarrilaren 13ko 83/2023 Ebazpena. Ebazpen horren bidez argitara eman ziren onartutakoen eta baztertutakoen zerrendak eta behin betiko esleitu ziren Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetan destinoa duten Fakultatibo Medikoak eta Teknikoak lanbide-taldeko Prebentzio Medikuntzako eta Osasun Publikoko Fakultatibo Espezialista Medikoa kategoriako lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorraren 2021eko azaroko zikloan eskainitako destinoak. Zehazki, zuzenketa hau egingo da:

Aldatzea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren urtarrilaren 13ko 83/2023 Ebazpenaren I. eranskina, zeinak jasotzen baitu Fakultatibo Medikoak eta Teknikoak lanbide-taldeko Prebentzio Medikuntzako eta Osasun Publikoko Fakultatibo Espezialista Medikoen kategorian lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorraren 2021eko azaroko zikloan onartutako pertsonen behin betiko zerrenda, eta zuzentzea José María Hernández Hernández jaunari emandako puntuazioa, merezimendu guztiak baloratuta.

Ondorioz, lanbide-esperientziari dagokion merezimenduagatik José María Hernández Hernández jaunari emandako puntuazioan, 02,3338 jartzen duen lekuan, 43,6754 jarri behar du. Beraz, guztizko puntuazioan, 34,8338 puntu jartzen duen lekuan 76,1754 jarri behar da.

Lortutako puntuazioarekin, Hernández Hernández jauna destinoa lortzeko lehentasun-hurrenkerako lehen postuan egongo da, eta destinoa esleitzeko lehentasuna izango du. Beraz, urtarrilaren 13ko 83/2023 Ebazpenaren III. eranskina aldatu behar da.

Ondorioz, aldatu egiten da urtarrilaren 13ko 83/2023 Ebazpenaren III. eranskina, eta José María Hernández Hernández jauna izango da Ekerralde-Enkarterri-Gurutzetako ESIan kokatutako destinoaren esleipenduna.

Epaitza judiziala betearaztearen ondorioz, Hernández Hernández jaunari Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako ESIko destino hau esleitzen zaio: Ospitalea (Ospitalea eta anbulatorioa)-Ospitaleko arreta / Gurutzetako Unibertsitate Ospitalea-Barakaldo / Prebentz. Medikuntzako eta Osasun Publikoko Unit. / Goizez 08:00-15:00 - Espezifikotasun gehiagorik ez / 2. Hizkuntza-eskakizuna.

Bigarrena.– Agintzea ebazpen hau Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren lekualdatze-lehiaketaren web-orrian eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin.

Hirugarrena.– Ebazpen honetan xedatutakoaren eraginetik at geratzen diren gainerako egintza eta izapideek bere hartan jarrai dezatela agintzea.

Laugarrena.– Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak, Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legeak eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Estatutu Sozialak ezartzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuak ezarritakoaren arabera, ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2025eko urtarrilaren 15a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

SUSANA LÓPEZ ALTUNA.


Azterketa dokumentala