
19. zk., 2025eko urtarrilaren 29a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (144 KB - 1 orri.)
- EPUB (105 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
ENERGIAREN EUSKAL ERAKUNDEA
455
EBAZPENA, 2025eko urtarrilaren 23koa, Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez amaitzen baita mugikortasun elektrikoari lotutako pizgarri-programaren indarraldia, Europar Batasunak finantzatutako NextGeneration EU Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan (MOVES III programa). Programa horren deialdia 2021eko uztailaren 5eko Ebazpenaren bidez egin zen.
1.– Ekonomiaren, zergen, garraioaren eta Gizarte Segurantzaren arloan premiazko neurriak hartzen dituen eta zaurgarritasun sozialeko egoerei aurre egiteko zenbait neurri luzatzen dituen abenduaren 23ko 9/2024 Errege Lege Dekretuak (aurrerantzean, «9/2024 Errege Lege Dekretua»), zeina 2024ko abenduaren 24ko BOEn argitaratu baitzen (309 zk.), aldatu egin zuen apirilaren 13ko 266/2021 Errege Dekretuaren 4.1 artikuluaren edukia –266/2021 Errege Dekretua, zeinaren bidez onartzen baita autonomia-erkidegoei eta Ceuta eta Melilla hiriei zuzeneko dirulaguntzak ematea mugikortasun elektrikoarekin loturiko pizgarri-programak (MOVES III) gauzatzeko Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan–.
2.– Diputatuen Kongresuaren 2025eko urtarrilaren 22ko Ebazpenaren bidez, abenduaren 23ko 9/2024 Errege Lege Dekretua indargabetzeko erabakia argitaratzeko agindu zen –9/2024 Errege Lege Dekretua, ekonomiaren, zergen, garraioaren eta Gizarte Segurantzaren arloan premiazko neurriak hartzen dituena eta zaurgarritasun sozialeko egoerei aurre egiteko zenbait neurri luzatzen dituena–. Ebazpen hori 2025eko urtarrilaren 23ko BOEn (20. zk.) argitaratu da (aurrerantzean, «Diputatuen Kongresuaren 2025eko urtarrilaren 22ko Ebazpena»), eta 9/2024 Errege Lege Dekretua indargabetu du.
3.– Diputatuen Kongresuaren 2025eko urtarrilaren 22ko Ebazpenean aurreikusitako baldintzak bete behar ditu 2021eko uztailaren 5eko Ebazpenak, zeinaren bidez mugikortasun elektrikoari lotutako pizgarri-programaren oinarri arautzaileak onartu, iragarri eta argitaratu baitira, Europar Batasunak finantzatutako NextGeneration EU Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan (MOVES III programa). 2021eko uztailaren 5eko Ebazpen hori 2021eko uztailaren 14ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (138. zk.) argitaratu zen.
Horiek horrela, hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Mugikortasun elektrikoari lotutako pizgarri-programa ixtea, eta, ondorioz, programa horren indarraldia amaitzea, Europar Batasunak finantzatutako NextGeneration EU Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan (MOVES III programa), ebazpen hau sinatzen den egunetik aurrerako ondorioekin.
Bigarrena.– Ebazpen honek amaiera ematen dio administrazio-bideari. Aurka egiteko, aukerako berraztertze-errekurtsoa jar dakioke Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusiari, hilabeteko epean, ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik hasita. Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke administrazioarekiko auzien Bilboko epaitegietan, bi hilabeteko epean, ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.
Bilbao, 2025eko urtarrilaren 23a.
Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusia,
MIKEL AMUNDARAIN LEIBAR.
RSS