
19. zk., 2025eko urtarrilaren 29a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (128 KB - 2 orri.)
- EPUB (125 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
EKONOMIA, LAN ETA ENPLEGU SAILA
447
EBAZPENA, 2025eko urtarrilaren 21ekoa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Lan Aktibazioko zuzendariarena, EAEko enpresetan ikerketa-proiektuak gauzatzeko gazteak kontratatzeko 2024ko dirulaguntzen deialdiaren babesean emandako dirulaguntzen onuradunen zerrenda argitaratzeko dena. Ikerlan programa.
Dirulaguntza publikoak emateko jarraitu beharreko publikotasun-printzipioa betetzeko, Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 26.2 artikuluak ezarritakoa kontuan hartuta, laguntzak emateko ebazpenak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu behar dira.
Horrenbestez, hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea EAEko enpresetan ikerketa-proiektuak gauzatzeko gazteak kontratatzeko 2024ko dirulaguntzen deialdiaren babesean emandako dirulaguntzen onuradunen zerrenda (Ikerlan programa). Dirulaguntza horren deialdia Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluak onartu zuen 2024ko ekainaren 18an egindako bileran (erabaki hori 2024ko ekainaren 28ko EHAAn argitaratu zen, 127. zenbakian). Onuradunen zerrendarekin batera, onuradun bakoitzari emandako dirulaguntzaren zenbatekoa adierazten da, ebazpen honen eranskinean azaltzen den bezala.
Bigarrena.– Berariaz aipatzea Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren eta Europako Gizarte Funtsaren kofinantzazioa izan dela, Euskal Autonomia Erkidegoko EGF Plus 2021-2027 Programaren esparruan.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko urtarrilaren 21a.
Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Lan Aktibazioko zuzendaria,
MARÍA TERESA MARTÍNEZ GRANADO.
RSS