Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

19. zk., 2025eko urtarrilaren 29a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
445

2/2025 EBAZPENA, urtarrilaren 17koa, Debabarreneko Erakunde Sanitario Integratuko jarduneko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez hutsik uzten den, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Debabarreneko Erakunde Sanitario Integratuan Gainbegirale Orokor lanpostua izendapen askez hautatzeko deialdia.

Debabarreneko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearen abenduaren 10eko 906/2024 Ebazpenaren bidez, Debabarreneko Erakunde Sanitario Integratuan Gainbegirale Orokor lanpostua izendapen askez betetzeko deialdia argitaratu zen (2024ko abenduaren 20ko EHAA, 247. zk.).

Deialdi horretan emandako epearen barruan ez da eskabiderik aurkeztu.

Beraz, bat etorriz Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren hirugarren arau komunarekin, Osakidetzaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuarekin eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuarekin,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Hutsik uztea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Debabarreneko Erakunde Sanitario Integratuan (plazaren kodea: 20285) Gainbegirale Orokor lanpostua betetzeko deialdia.

Bigarrena.– Ebazpen hau Osakidetzaren webgunean eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.

Hirugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Mendaro, 2025eko urtarrilaren 17a.

Debabarreneko ESIko zuzendari-gerentea,

ASIER ESNAL ALBIZU.


Azterketa dokumentala