
19. zk., 2025eko urtarrilaren 29a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (93 KB - 1 orri.)
- EPUB (101 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
441
10/2025 EBAZPENA, urtarrilaren 16koa, Debagoieneko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez Ana Guisasola Ansola andrea Ama-haurren Unitateko Gainbegirale kargutik kentzen den, berak hala eskatuta, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Debagoieneko Erakunde Sanitario Integratuan.
37/2021 Ebazpenaren bidez, Ana Guisasola Ansola andrea Ama-haurren Unitateko Gainbegirale izendatu zen Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Debagoieneko Erakunde Sanitario Integratuan.
Ekainaren 26ko 8/1997 Legea, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenak ikusita, Zuzendaritza Gerentzia honek,
EBAZTEN DU:
Lehenengoa.– Ana Guisasola Ansola andrea Ama-haurren Unitateko Gainbegirale kargutik kentzea berak hala eskatuta, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Debagoieneko Erakunde Sanitario Integratuan; eta eskerrak ematea egindako lanagatik.
Bigarrena.– Ebazpen honek 2025eko urtarrilaren 19ko jardunaldia bukatzean izango ditu ondorioak.
Hirugarrena.– Interesdunari eta Debagoieneko eta Debabarreneko Erakunde Sanitario Integratuko Langileen Zuzendaritzari Ebazpen honen berri ematea.
Laugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Arrasate, 2025eko urtarrilaren 16a.
Debagoieneko ESIko zuzendari-gerentea,
CARLOS BARRUSO BARES.
RSS