Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

16. zk., 2025eko urtarrilaren 24a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
398

IRAGARKIA, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salako 1. Sekzioan 429/2024 prozedura arruntaren bidez izapidetzen ari den administrazioarekiko auzi-errekurtsoan ager daitezen interesa izan dezaketen pertsonak epatzeko dena.

Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri da Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan (429/2024 prozedura arrunta), UPV/EHUko Gobernu Kontseiluak 2024ko apirilaren 24an egindako bilkuran hartutako erabakiaren aurka. Erabaki horren bidez, Gazako hondamendi humanitarioaren aurrean Palestina babesteko manifestua onartu zen.

Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legeak 49.1 artikuluan dioena betetzeko, epatu egiten dira interesatu izan daitezkeen hirugarren pertsonak, eta aipatutako prozedura judizialean agertu eta pertsonatu daitezkeela jakinarazten zaie. Bederatzi egun izango dituzte horretarako, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera hasita.

Aipatutako errekurtsoa hainbat pertsonari zuzendutako egintza denez, iragarki hau argitaratzen da, bat etorrita Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legeak xedatutakoarekin 45. artikuluan.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik hasita izango ditu ondorioak.

Leioa, 2025eko urtarrilaren 20a.

UPV/EHUko idazkari nagusia,

AITOR ZURIMENDI ISLA.


Azterketa dokumentala