Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

16. zk., 2025eko urtarrilaren 24a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

SEGURTASUN SAILA
393

IRAGARKIA, Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako zuzendariaren 2024ko abenduaren 12ko Ebazpena jakinarazteko dena. Ebazpen horren bidez, zehapena ezartzen da Larrialdiak Kudeatzeko Legearen testu bategina hausteagatik (apirilaren 27ko 1/2017 Legegintzako Dekretuaren bidez onartu zen testu bategin hori).

Aipatutako ebazpenaren jakinarazpen pertsonala egiten saiatu arren, ez da posible izan. Hori dela-eta, iragarki hau argitaratzen da, aurreko ebazpenaren jakinarazpentzat balio dezan, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betez.

Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beraren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke organo honi edo Babes Zibileko sailburuordeari, hura baita ebazteko eskumena duena, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.

Aipatutako espedientearen ebazpenaren testu osoa helbide honetan eskura daiteke: Eusko Jaurlaritza, Segurtasun Saila, Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen Zuzendaritza (Lakua I eraikina, E gunea, solairuartea, Donostia kalea 1, 01010, Vitoria-Gasteiz).

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2025eko urtarrilaren 14a.

Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako zuzendaria,

JOSEBA MIRENA ZORRILLA IBAÑEZ.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala