
16. zk., 2025eko urtarrilaren 24a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (116 KB - 1 orri.)
- EPUB (103 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
SEGURTASUN SAILA
391
IRAGARKIA, zeinaren bidez epatzen baitira Bilboko administrazioarekiko auzien 3 zenbakiko epaitegian izapidetzen ari den 297/2024 prozedura laburtuan interesa dutenak.
Segurtasun Saileko Giza Baliabideen zuzendariak erabaki du Bilboko administrazioarekiko auzien 3 zenbakiko epaitegira bidaltzea prozedura honi buruzko administrazio-espedientea:
297/2024 prozedura laburtua, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Saileko Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearen 2024ko uztailaren 22ko Ebazpenaren aurka errekurtsoa aurkezten duena. Ebazpenaren bidez, ezetsi egin zen Giza Baliabideen zuzendariaren 2024ko maiatzaren 8ko Ebazpenaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoa; eta azken ebazpen horren bidez, merezimenduen balorazioa behin betiko egin zen, eta aldi baterako esleitu ziren 2024ko otsailaren 26ko Ebazpenaren bidez deitutako lanpostuak betetzeko (C281).
Horregatik, Administrazioarekiko auzien jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legeak 49.1 artikuluan xedatutakoaren arabera, prozeduran interesa duten pertsonak epatzen dira, bederatzi eguneko epearen barruan, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, Bilboko administrazioarekiko auzien 3 zenbakiko epaitegian bertaratu ahal izateko, egoki baderitzote, beren legezko interesen alde egiteko.
Vitoria-Gasteiz, 2024ko abenduaren 27a.
Giza Baliabideen zuzendaria,
MIRIAM ANITUA ARANZABAL.
RSS