Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

16. zk., 2025eko urtarrilaren 24a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

INDUSTRIA, TRANTSIZIO ENERGETIKO ETA JASANGARRITASUNAREN SAILA
390

IRAGARKIA, 2025eko urtarrilaren 14koa, Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko Bizkaiko lurralde-ordezkariarena, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita proiektu hau: 30 kV-eko erdi tentsioko «Alonsotegi – Retuerto cto. 1 y 2» zirkuitu bikoitzeko aireko linearen berriztatzea Alonsotegi TA (3003) eta 9023 zenbakidun euskarriaren artean. Proiektua Bilbao, Alonsotegi eta Barakaldo udal-mugarteetan (Bizkaia) kokatuta dago.

Jendaurrean jartzen da erreferentziako instalazio elektrikoari buruzko informazioa, martxoaren 31ko 48/2020 Dekretuan xedatutako ondorioetarako (2020-03-31ko EHAA; dekretu horren bidez arautzen dira energia elektrikoa ekoizteko, garraiatzeko eta banatzeko instalazioen administrazio-baimenaren prozedurak), hauetan xedatutakoarekin bat etorriz: Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 53. artikulua (2013-12-26ko BOE); 223/2008 Errege Dekretua, otsailaren 15ekoa (2008-03-19ko BOE), goi-tentsioko linea elektrikoetako baldintza teknikoei eta segurtasun-bermeei buruzko erregelamendua eta haren jarraibide tekniko osagarriak onartzen dituena (01etik 09ra bitarteko JTO-LAT); eta 337/2014 Errege Dekretua, maiatzaren 9koa (2014-06-09ko BOE), goi-tentsioko instalazio elektrikoetako baldintza teknikoei eta segurtasun-bermeei buruzko erregelamendua eta haren jarraibide tekniko osagarriak onartzen dituena (01etik 23ra bitarteko JTO-RAT). Izan ere, instalazio elektriko horretarako eskatu dituzte aurretiko administrazio-baimena eta eraikitzeko baimena.

Erreferentzia: JCI/YMM.

Espedientea: 48-AT-Y-2024-00016.

– Eskatzailea: i-DE Redes Eléctricas Inteligentes, S.A.U.

– Kokapena: Bilbao, Alonsotegi eta Barakaldoko udal-mugarteetan.

– Aurrekontua, guztira: 259.534,93 euro.

– Helburua: aireko linearen eroaleen eta euskarrien ordezkatzea. Horrela, zonaldeko hornidura elektrikoaren jarraitutasuna bermatzea eta kalitatea hobetzea lortuko da.

– Instalazioaren ezaugarriak: Larraitz Rique Garaizarrek, ingeniaritza elektrikoko graduatuak, 2024ko otsailean sinatutako proiektuan adierazitakoak. Proiektua espedientean jasota dago.

Proiektua gauzatzeko aurretiko administrazio-baimena eta eraikitzeko baimena eskatzen dira.

Hori guztia argitara ematen da jendeak horren berri izan dezan, bereziki lursailen jabeek eta proiektuak ukitutako gainerako titularrek, berariaz aztertu ahal izan dezaten proiektua sail honen Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzan (Concha Jeneralaren kalea 23, 5. solairua, Bilbao) edo URL honetan: https://www.euskadi.eus/energia-eta-meategi-inguruko-proiektuei-buruzko-informazioa/web01-a2energi/eu/

Ordezkaritza honetan egoki iritzitako alegazioak aurkeztu ahal izango dira idatzizko euskarri fisikoan (bi kopia) edo EAEko Administrazio Publikoaren erregistro elektroniko orokorraren bidez (https://www.euskadi.eus/erregistro-elektroniko-orokorra/web01-sede/eu/) edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan xedatutako moduan, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik 20 egun balioduneko epean.

Ohartarazten da pertsona juridikoak, nortasun juridikorik gabeko erakundeak eta urriaren 1eko 39/2015 Legearen 14. artikuluan identifikatutako beste subjektu batzuk behartuta daudela administrazio publikoekin bitarteko elektronikoen bidezko harremana izatera, administrazio-prozedura baten edozein izapide egiteko. Hori dela eta, aipatutakoek jendaurrean jartzeko izapide honetan egindako alegazioak nahitaez bitarteko elektronikoen bidez aurkeztu behar dira.

Bilbao, 2025eko urtarrilaren 14a.

Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko Bizkaiko lurralde-ordezkaria,

MARÍA JESÚS MARKAIDA URIARTE.


Azterketa dokumentala