Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

16. zk., 2025eko urtarrilaren 24a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

URAREN EUSKAL AGENTZIA
389

IRAGARKIA, «Dimako (Bizkaia) Oba eta Indusi ibaien egokitzapen hidraulikorako proiektua» eta horren ingurumen-inpaktuaren azterketa jendaurrean jartzeko dena.

Uraren Euskal Agentziaren zuzendari nagusiaren 2024ko abenduaren 18ko Ebazpenaren bidez, hasieran onartu zen «Dimako (Bizkaia) Oba eta Indusi ibaien egokitzapen hidraulikorako proiektua» eta proiektu horrek ingurumenean duen inpaktuaren gaineko azterketa.

Proiektuaren xedea da Dimako udalerriko Ugarana herrigunetik igarotzen diren Oba eta Indusi ibaiak uholdeetatik babesteko obrak egitea. Jarduketa horien bidez, BI-2543 errepideko zubia kendu eta ahalmen hidrauliko handiagoko egitura jarriko da; horrez gain, ibilgua ere zabalduko da, eta, horretarako, uraldiak husteko ur handiko egoeretan funtzionatuko duten bermak egingo dira.

Ingurumen-inpaktuaren ebaluazioa egin behar zaio proiektuari, eta Uraren Euskal Agentziako zuzendaria da hura onartzeko eskumena duen organoa.

Ingurumen-ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 36. artikuluaren arabera, ingurumen-inpaktuaren ebaluazio arrunta behar duten proiektuak jendaurrean jarriko dira, horien ingurumen-inpaktuaren azterketarekin batera.

Horretarako, jendaurrean jartzen dira proiektua eta ingurumen-inpaktuaren azterketa, hogeita hamar (30) egun balioduneko epean, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita, egoki iritzitako alegazioak aurkezteko.

Obren proiektua eta ingurumen-inpaktuaren azterketa interesdunen eskura egongo dira URAren webgunean (www.uragentzia.euskadi.eus).

Vitoria-Gasteiz, 2024ko abenduaren 18a.

Uraren Euskal Agentziako zuzendari nagusia,

ASIER LOPEZ ETXEBARRIA.


Azterketa dokumentala