
16. zk., 2025eko urtarrilaren 24a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (124 KB - 2 orri.)
- EPUB (107 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
EKONOMIA, LAN ETA ENPLEGU SAILA
388
IRAGARKIA, 2025eko urtarrilaren 13koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, itzultzeko prozedura hasteko erabakia jakinarazteari buruzkoa (ABEEEren laguntzen deialdia 2020).
Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiak laguntzak itzultzeko prozedura hasteko erabakia eman du, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren Administrazio Kontseiluak 2020ko uztailaren 8ko bilkuran hartutako erabakiaren bidez onartu zen COVID-19aren ondorioz ezarritako aldi baterako enplegu-erregulazioko espedienteen eragina jasan duten langileentzako ohiz kanpoko laguntzen deialdiaren 11. artikuluan ezarritakoaren arabera (2020-07-27ko EHAA).
Ezinezkoa izan da itzultzen hasteko erabaki hori zuzenean jakinaraztea, eta, horrenbestez, iragarki hau argitaratzen da, hala xedatuta baitago Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan.
Interesdunak 15 egun balioduneko epea izango du, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita, zuzenbidearen arabera egoki dena aurkeztu eta alegatzeko Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren Laneratzea Aktibatzeko Zuzendaritzan (Jose Atxotegi kalea 1, 01009 Vitoria-Gasteiz), zuzenean edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak 16.4 artikuluan aurreikusitako edozein bitarteko erabilita. Era berean, ohartarazten da, horrela egin ezean prozedurari amaiera emango zaiola; horretarako ebazpena emango da, eta bertan, ez-betetzea egin dela erabakitzen bada, orain arte jasotako zenbatekoak itzultzeko betebeharra ezarri ahal izango da.
Horretarako, jakinarazten da itzultzeko prozedura hasteko erabakiaren testu osoa eskuragarri dagoela Lanbideren Zerbitzu Zentraletan (Jose Atxotegi kalea 1, 01009 Vitoria-Gasteiz).
Eranskinean aipatutako interesdunak jakitun geratzeko argitaratzen da hau, eta jakinarazpenaren balioa izango du haientzat.
Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko urtarrilaren 13a.
Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia,
FRANCISCO PEDRAZA MORENO.
RSS