Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

16. zk., 2025eko urtarrilaren 24a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ELIKADURA, LANDA GARAPEN, NEKAZARITZA ETA ARRANTZA SAILA
385

EBAZPENA, 2025eko urtarrilaren 10ekoa, Elikagaien Kalitate eta Sustapeneko zuzendariarena, zeinaren bidez aldatzen baita Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariaren 2024ko abenduaren 12ko Ebazpena, Hirugarren herrialdeetan mahastizaintza eta ardogintzako esku-hartze sektorialaren programa (ISV Sustapena) sustatzeko eta komunikatzeko laguntzen Balorazio Batzordeko kideak izendatzen dituena.

Kontuan hartu da Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuaren 2024ko uztailaren 30eko Aginduaren 8. oinarriaren 2. paragrafoa. Agindu horren bidez, Hirugarren herrialdeetan mahastizaintzako eta ardogintzako esku-hartze sektorialaren programa (ISV Sustapena) sustatzeko eta komunikatzeko laguntzen 2025erako deialdia egiten da. Honako hau ezartzen du paragrafo horrek:

«Eskabideak ebaluatu eta baloratzeko, Balorazio Batzorde bat eratuko da. Hiru bokalek osatuko dute, eta Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Saileko kideak izango dira. Horietako bat Enpresa Programaren arduraduna izango da. Beste biak elikagaien industrien arloko zuzendaritza eskuduneko teknikarien artean aukeratuko dira, eta aipatutako zuzendaritzako titularraren ebazpen bidez izendatuko dira. Ebazpen horretan, idazkaria eta batzordeburua izendatuko dira. Ordezko pertsonak ere izendatuko dira Balorazio Batzordeko kide guztientzat, zuzendaritza horretako teknikarien artean aukeratuta. Balorazio Batzordearen osaerari buruzko ebazpena EHAAn argitaratuko da, Batzordea eratu aurretik.»

2024ko abenduaren 20an, indarrean jarri zen 438/2024 Dekretua, abenduaren 11koa, Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duena, zeinaren bidez Elikagaien Kalitate eta Sustapeneko Zuzendaritza sortzen baita. 2025eko urtarrilaren 1ean, indarrean jarri zen 508/2024 Dekretua, abenduaren 23koa, Nora Beltrán de Otálora Errasti Elikagaien Kalitate eta Sustapeneko zuzendari izendatzen duena. Horrenbestez, hau

EBAZTEN DUT:

Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailaren egitura berriaren arabera, jarraian aipatzen diren pertsonak izendatzea Balorazio Batzordeko kide. Batzorde horrek laguntza-eskabideak aztertu eta ebaluatuko ditu, Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuaren 2024ko uztailaren 30eko Aginduaren bidez 2025eko ekitaldirako egindako deialdian. Agindu horren bidez, Hirugarren herrialdeetan mahastizaintzako eta ardogintzako esku-hartze sektorialaren programa (ISV Sustapena) sustatzeko eta komunikatzeko laguntzen 2025erako deialdia egiten da. Balorazio Batzordeak, halaber, egindako ebaluazioa zehazten duen txostena emango du, eta txosten horretan oinarrituko da behin-behineko ebazpen-proposamena.

Aurrekoaren arabera, hauek osatuko dute Balorazio Batzordea:

Batzordeburua:

Beatriz Guinea Aramendi andrea, Elikagaien Kalitate eta Sustapeneko Zuzendaritzaren arduraduna (titularra).

Elisa Torre-Enciso Enciso andrea, Elikagaien Politika eta Industriako Zuzendaritzako Enpresa Programen arduraduna (ordezkoa).

Batzordekideak:

Mikel Albaina Troya jauna, Elikagaien Kalitate eta Sustapeneko Zuzendaritzako teknikaria, idazkari gisa jardungo duena (titularra).

Marcos Barroso Vinagre jauna, Elikagaien Kalitate eta Sustapeneko Zuzendaritzako teknikaria, idazkari gisa jardungo duena (ordezkoa).

Yon Loinaz Mariezkurrena jauna, Elikagaien Kalitate eta Sustapeneko Zuzendaritzako teknikaria (titularra).

Borja Martínez de Antoñana Saenz de Cámara jauna, Elikagaien Kalitate eta Sustapeneko Zuzendaritzako teknikaria (ordezkoa).

Vitoria-Gasteiz, 2025eko urtarrilaren 10a.

Elikagaien Kalitate eta Sustapeneko zuzendaria,

NORA BELTRÁN DE OTÁLORA ERRASTI.


Azterketa dokumentala