Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

16. zk., 2025eko urtarrilaren 24a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
384

AGINDUA, 2025eko urtarrilaren 13koa, Hezkuntzako sailburuarena, zeinaren bidez ebazten baita Zarauzko (Gipuzkoa) CPEIPS Salbatore Mitxelena HLBHIP ikastetxe itunduan izandako irregulartasunengatiko zehapena.

Hezkuntza Saileko Ikuskaritza Zerbitzuak gorabeherak aurkitu zituen Zarauzko (Gipuzkoa) CPEIPS Salbatore Mitxelena HLBHIP ikastetxearen matrikulan, eta, gorabehera horiek Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritzari jakinarazi ondoren, zegokion prozedura jarri zen abian.

Matrikularen datuak berrikusita eta adiskidetze-batzordea eratuta, 2024ko azaroaren 25ean eta abenduaren 17an, eta bat etorriz Hezkuntza-itunei buruzko araudia onartzen duen irailaren 8ko 293/87 Dekretuaren 69., 87. eta 88. artikuluetan xedatutakoarekin, erabaki da ikastetxeari zehapena ezartzea matrikulazioetan atzemandako irregulartasunengatik.

Horregatik guztiagatik,

EBAZTEN DUT:

1.– Zarauzko (Gipuzkoa) CPEIPS Salbatore Mitxelena HLBHIP ikastetxe pribatu itundua zehatzea, matrikulazio-prozesuan egindako irregulartasunengatik.

2.– Adieraztea Zarauzko (Gipuzkoa) CPEIPS Salbatore Mitxelena HLBHIP ikastetxeak betebeharra duela zehapenari dagokion zenbatekoa Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiari itzultzeko.

AZKEN XEDAPENA

Agindu honen aurka, interesdunek aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezakete EAEko Justizia Auzitegi Nagusian, bi hileko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2025eko urtarrilaren 13a.

Hezkuntzako sailburua,

MARÍA BEGOÑA PEDROSA LOBATO.


Azterketa dokumentala