
16. zk., 2025eko urtarrilaren 24a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (95 KB - 1 orri.)
- EPUB (104 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
380
EBAZPENA, 2025eko urtarrilaren 15ekoa, Kulturako sailburuordearena, arte eszenikoak sustatzeko programetarako dirulaguntzak emateko balorazio-batzordeetako kideak izendatzen dituena eta batzordeen osaera argitaratzen duena.
Ikusi da Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2024ko abenduaren 3ko Agindua, hots, arte eszenikoak sustatzeko programetarako dirulaguntzak emateko araubidea ezartzen duena (2024ko abenduaren 16ko EHAA).
2024ko abenduaren 3ko Aginduaren 8. artikuluak xedatzen duenez, balorazio batzorde bat osatuko da aipaturiko dirulaguntzak emateko modalitate bakoitzean, eta Kulturako sailburuordearen ebazpen baten bidez izendatuko dira batzorde horietako kideak.
Horiek horrela, honako hau
XEDATZEN DUT:
Lehenengoa.– Arte eszenikoak sustatzeko programetarako dirulaguntzak emateko balorazio batzordeetako kideak izendatzea eta batzordeen osaera argitaratzea. Beraz, batzordeek honako kide hauek izango dituzte:
A. Arte eszenikoetako profesionalen etengabeko prestakuntzarako laguntzak:
Lehendakaria: Ana Lopez Asensio, Kultura Sustatzeko eta Kultura eta Sormen Industrietako zuzendaria.
Batzordekideak: Vene Herrero Heras andrea; Miren Amaia Lizarralde Gorosabel andrea eta Nuria Perez Alcantara andrea.
Idazkaria: Josu Iriondo Arrieta, Kultura eta Hizkuntza Politika Saileko teknikaria.
B. Arte eszenikoak sustatzeko egitasmoetarako laguntzak:
Lehendakaria: Ana Lopez Asensio, Kultura Sustatzeko eta Kultura eta Sormen Industrietako zuzendaria.
Batzordekideak: Marta Monfort Ayestaran andrea; Nuria Hernando Niño andrea eta Gorka Dominguez Barcena jauna.
Idazkaria: Josu Iriondo Arrieta, Kultura eta Hizkuntza Politika Saileko teknikaria.
Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritza Aldizkarian argitaratu dadila agintzea, jende guztiak horren berri izan dezan.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko urtarrilaren 15a.
Kulturako sailburuordea,
ANDONI ITURBE AMOREBIETA.
RSS