Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

16. zk., 2025eko urtarrilaren 24a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

HEZKUNTZA SAILA
379

EBAZPENA, 2025eko urtarrilaren 13koa, Langileriaren kudeaketa zuzendariarena, eskabideak eta gainerako dokumentuak aurkezteko epeak zehazten dituena, Hezkuntzako sailburuaren 2024ko azaroaren 27ko Aginduaren bidez deitutako Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntzako Ikuskarien Kidegoan sartzeko lehiaketa-oposizioan.

Hezkuntzako sailburuaren 2024ko azaroaren 27ko Aginduaren bidez (2024ko abenduaren 13ko EHAA), Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntzako Ikuskarien Kidegoan lehiaketa-oposizio bidez sartzeko hautaketa-prozesurako deialdia egin zen.

Agindu horren 3. oinarrian aurreikusitakoa betez, hau

XEDATZEN DUT

1.– Eskabideak eta merezimenduak egiaztatzeko agiriak aurkezteko eta tasa ordaintzeko epea 2025eko otsailaren 3tik 24ra bitartekoa izango da.

Ordaindu beharreko tasa 20,27 eurokoa da.

Merezimenduak egiaztatzeko dokumentazioa Hezkuntzako sailburuaren 2024ko azaroaren 27ko Aginduaren I. eranskinean aurreikusitakoaren arabera aurkeztuko da.

Epe horretan bertan, minusbaliotasun-maila kalifikatzeko organo teknikoak emandako irizpen tekniko fakultatiboa aurkeztuko da, probak egiteko denborari eta baliabide materialei buruzko egokitzapena eskatuz gero.

2.- Oposizio-faseko probaren I. zatia ez da egingo 2025eko maiatzeko bigarren hamabostaldia baino lehen.

Hezkuntzako sailburuaren 2024ko azaroaren 27ko Aginduaren 6.4 oinarriaren arabera, epaimahaiak probaren I. eta II. zatiak egiteko eguna eta lekua, eta izangaiei probaren III. zatia egiteko zitazioa egingo zaiela iragarriko du, bai eta egokitzat jotzen diren gai guztiak ere, epaimahaiaren egoitzako iragarki-taulan eta epaimahaiaren iragarki-taulan.

3. – Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Hezkuntza Sailaren web-orrian argitaratzea.

Vitoria-Gasteiz, 2025eko urtarrilaren 13a.

Langileriaren kudeaketa zuzendaria,

UNAI NIETO MARIJUAN.


Azterketa dokumentala